Orfeo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
Orfeoren emazte Euridize hil egin zen, eta Orfeok, tristaturik, hain kantu tristeak abestu zituen, ezen jainkoek eta ninfek negar egin baitzuten eta [[Hades]]en erresumara, inframundura, bere maitearen bila jaisteko aholkatu baitzioten. Bere musika erabiliz, Hadesen eta Pertsefoneren bihotzak ukitu zituen, eta baimena eman zioten Euridizeri bizien mundura itzultzeko, baina baldintza batekin: Orfeok haren aurretik ibili behar zuen, eta ez zuen atzera begiratu behar eguzki-errainuek Euridize erabat argiztatu arte.
 
Hala egin zuen, eta atzera begiratu gabe jarraitu zuen eguzkitara atera arte. Orduan, burua jiratu zuen bere maiteari begiratzeko, baina Euridize ez zegoen arteanerabat eguzkipean, oin bat baitzuen inframunduan. Ondorioz, Euridize airean desegin zen betiko ([[Publio Ovidio|Ovidioren]]ren kontakizuna).
 
== Orfeoren heriotza ==
24. lerroa:
Pinturan, [[Albrecht Dürer]], [[Émile Lévy]] eta [[Émile Jean Baptiste Philippe Bin]]-ek ''Orfeoren heriotza'' izeneko pinturak egin zituzten. Musikan, bereziki aipagarria da [[Claudio Monteverdi]]ren ''L'Orfeo, favola in musica'' opera (1607), historiako lehenengo operetako bat. [[Christoph Willibald Gluck]]-ek ''Orfeo eta Euridize'' konposatu zuen 1762an, eta [[Jacques Offenbach]]-ek ''Orfeo infernuetan''.
 
Latindar poesian, [[Virgilio]]k eta [[Publio Ovidio|Ovidiok]]k aipatu zuten Orfeo beren obretan.
 
== Erreferentziak ==