Jeremiasen liburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
loturak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{wikitu}}
 
[[Fitxategi:Пророк Иеремия, Микеланжело Буонаротти.jpg|thumb|300px|Jeremias profeta, [[Michelangelo]]k iraudikatu zuen moduan, [[Kapera SixtinoSixtinoa|Kapera Sixtinoko]]ko sabaian]]
'''Jeremiasen liburua''' [[Biblia]]ko profeten liburuen saileko bigarren liburua da. [[Itun Zaharra]] osatzen duten liburuetako bat da. [[Isaiasen liburua]] du aurretik eta [[Ezekielen liburua]] ondotik.
9. lerroa:
== Profetaren bizitza ==
 
Jeremias profeta K.a. 650. urtearen inguruan jaio zen Ananoten. Apaizen semea zen [[lebitarren liburua|lebitarren]] familiatik eratorria, eta [[Jerusalem]]en profetizatzen jardun zuen ia bizitza osoan, eta bere garaiko eta gizarteko gaiei buruz idatzi zuen. [[Judeako erresumaErresuma|Judeako erresumaren]]ren azken urteetan bizitzea egokitu zitzaion. [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] potentzia indartsua zen, eta [[Egipto]] ere bai, eta Judeako erresuma bien artean zegoen. Azkenik, Jerusalem [[Nabukodonosor]]ren eskuetan erori zen K.a. 586an, eta judu asko Babiloniara deportatuak izan ziren. Harrezkero, Judeako erregeak [[Kaldea]]ko nagusiek jarri eta kentzen zituzten.
 
Erlijioaren egoerari dagokionez, hebrearren erlijioa ez zegoen unerik onenean: [[Baal]] jainkoa gurtzen zen mendietan, prostitutek bezeroak hartzen zituzten tenpluan, eta jainkoen omenez haurrak hiltzen zituzten askotan. Jatorrizko erlijioren aldeko eta paganismoaren aurkako mugimendu bat sortu zen, eta badirudi hartan parte hartu zuela Jeremiasek, baina [[Joakim|Joakin]] erregea tronura iritsi zenean, badirudi paganismoa berriro loratu zela, Jeremiasek berak salatzen duen moduan (Jer. 44:16-18):
 
''Ez dugu aditu nahi Jaunaren izenean ematen ari zaren mezu hori. Jadanik erabakia daukaguna egingo dugu: Istar zeruko erreginari erreko diogu intsentsua eta eskainiko isur-opariak; lehenago ere hala egin izan dugu geuk, geure guraso, errege eta buruzagiek Judako hirietan eta Jerusalemgo kaleetan. Orduan, asetzeraino genuen ogia eta zoriontsu bizi ginen, inolako zorigaitzik ikusi gabe.