MoMA: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Museum of Modern Art (New York City) lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
26. lerroa:
}}
 
'''New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa''' —orobat '''''MoMA''''' deitua (ingelesezko ''Museum of Modern Art'' izenaren akronimoa)— [[arte modernoa]]ren [[museo]] bat da, [[New York]]eko [[Manhattan]] auzoan dagoena; [[Ameriketako Estatu BatuBatuak|Ameriketako Estatu Batuetako]]etako eta mundu osoko arte modernoaren museorik onenetarikoa.
 
1929. urteko azaroaren 7an ireki zuten Museoa publikoarentzat. Sortzaileak hauek izan ziren: Lillie P. Bliss, Mary Quinn Sullivan eta Abby Aldrich Rockefeller filantropoak. Hasieran entitate pribatua izan zen, eta partaideek eta enpresek ematen zutenekin jardun zuen Museoak; berrikuntza izan zen antzerako museoetan onartzen ez ziren ''arte'' gaiak onartzen zituelako: gerora besteek adibidetzat hartu zuten. 2004. urtean berritu egin zuten.
 
Adituek diotenez, maisulanen munduko bilduma garrantzitsuenetarikoa dago MoMAn. Besteak beste, [[Vincent van Gogh|Van Gogh]], [[Piet Mondrian]], [[Pablo Picasso]], [[Salvador Dalí]], [[Jackson Pollock]], [[Andy Warhol]] eta [[Edward Hopper]] gisako egileen obrak daude Museoan.
 
Pinturaz gain, diseinu grafikoa, diseinu industriala, argazkiak, arkitektura, zinema eta inpresio eremuetako lanak jasotzen eta erakusten dituzte.