Griffithen esperimentua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 27 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q151141 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
 
 
* S anduia, [[hazkuntza-inguruingurune|hazkuntza-inguruan]]an haztean kolonia ''leunak'' (''smooth'', ingelesez; hortik datorkie S izena) sortzen dituena. Andui hauek kapsula dute eta oso [[birulentzia|birulentoak]] dira (pneumonia eragiten dute)
 
* R anduia, hazkuntza-inguruan haztean kolonia ''zimurrak'' (''rough'', ingelesez; hortiz datorkie R izena) sortzen dituena. Andui hauek ez dute kapsularik, eta ez dira birulentoak (ez dute pneumoniarik sortzen)
24. lerroa:
 
 
Azken kasu honetan, saguen odola aztertuta, S motako bakterio birulentoak isolatu zitezkeeka ikusi zuen. Griffithek ondorioztatu zuen beroz hildako S anduietan "zerbait" berezi zegoela, R bakterioak aldatu eta birulentoak bihurtzen zituena. Zerbait horri "printzipio eraldatzaile" deitu zion, eta molekula bereziren bat izango zela aurreratu zuen. Geroago, Avery-k, Mc Leod-ek eta Mc Carty-k (1945ean) molekula eraldatzailea [[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] zela frogatu zuten.
 
[[Transformazio (genetika)|Transformazio]] genetikoak ongi azaltzen ditu esperimentu horren emaitzak: beroz hildako S bakterioen DNA ez zen guztiz kaltetzen beroketaren ondorioz; DNA hori, transformazioaren bidez, R bakterioengana pasatu zen, saguen barnean. DNA horrek patogenizitatea eragiten zuten [[gene]]ak zituen (kapsula sortzen zutenak), eta R bakterioek, gene hauek berenganatzean, kapsula eratzen zuten eta [[patogeno]]ak bihurtzen ziren.