Hafez al-Assad: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
21. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Sobietar BatasunErrepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunean]]ean osatu zituen Siriako ikastegi militarretan hasitako ikasketa militarrak. [[1946]]an [[Baath Alderdi Arabiar Sozialista|Baath]] («Pizkundea») alderdiko kide egin zen, eta [[1963]]ko estatu-kolpearen ondorioz, alderdi hori agintera iritsi zenean, Aire Armadako jeneral izendatu zuten. [[1966]]tik [[1970]]era bitartean, Defentsarako ministro izan zen, eta 1970ean gobernuaren kontrolaz jabetu zenean, lehen ministro, hurrengo urtean lehendakari hautatu zuten arte.
 
[[1973]]an [[Egipto]]rekin batera parte hartu zuen [[Yom Kippur Gerra]]n, baina ez zuen onartu [[1970eko hamarkada]]ren amaieran Egiptok eta [[Israel]]ek lortu zuten hitzarmena. [[1976]], [[1987]] eta [[1990]]ean [[Libanoko Gerra Zibila|Libanoko Gerra Zibilean]] esku hartu zuen, [[Libano]]ko lurralde zabal bat Siriaren kontrolpean jarriz, eta [[Iran]]en alde ere egin zuen, herrialde horrek [[Iran-Irak gerra|Iraken aurka izandako gerran]] ([[1980]]-[[1988]]).
 
[[1980ko hamarkada]]ren hasieran, hainbat estatu-kolperen ahaleginak jasan bazituen ere, basakeria handiz eraso zien aurkari politikoei. [[1982]]an milaka soldadu bidali zituen [[Hama]] hirira, [[Anaia Musulmanak|Anaia Musulmanen]] matxinada suntsitzera. Urte askoan Siria izan zen SESBen hurbileneko aliatua [[Ekialde HurbilHurbila|Ekialde Hurbilean]]ean, baina 1980ko hamarkadaren amaieran, sobietar aginpidea ahuldu zenean, Mendebaldearekiko harremanak hobetzen ahalegindu zen Assad. [[Golkoko Gerra]]n, gatazkaren konponbidea mundu arabiarraren barruan bilatzen saiatu zen, baina [[Saddam Hussein]]ek bereganatutako boterearen beldur, nazioarteko koalizioaren alde egin zuen, Siriako soldaduak [[Saudi Arabia]]ra bidaliz Iraken aurka borrokatzera. 1993an, ordea, parte-hartze eskasagoa izan zuen Israelek eta [[Palestinaren Askapenerako Erakundea]]k lortutako bake-hitzarmenean. [[1995]]ean Israelgo estatuarekin elkarrizketak hasi zituen, bake-hitzarmena eta elkarrenganako aitorpena lortzeko.
 
Hil zenean, [[2000]]. urtean, bere bigarren semea, [[Bashar al -Assad|Bashar]], izan zuen ondorengo, zaharrena, Basel, istripu batean hil baitzen.
 
== Erreferentziak ==