Mielina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
[[Lipido]] fosforodunez (%70-85) eta [[proteina|proteinez]] (%15-30) osaturik dago. Lipido nagusiak zerebrosidoa ([[glukolipido]] mota bat) eta esfingomielina dira. Azken hau [[esfingolipido]] mota bat da, osagai hauek dituena: [[alkohol]] bat -[[esfingosina]]-, [[gantz-azido]] bat, [[fosfato]]a eta [[kolina]].
 
Mielina, berez, kolore zurikoa izaten da. Horregatik, mielinizaturiko zatiari materia zuria esaten zaio. Neuronen gorputz ez mielinizatuari, berriz, materia grisa esaten zaio, kolore hori baitu. Axoiaren zati batzuk, [[Ranvierren nodoak]] deituak, mielinizatu gabe daude. [[Nerbio-sistema periferiko]]an mielina geruza [[Schwannen zelula|Schwannen zelulek]] sortzen dute. Zelula hauen mintzean dago mielina hori. [[Nerbio-sistema zentral]]ean, berriz, mielinaren sortzaileak [[oligodendrozitoak]] dira, [[glia]]ren beste zelula batzuk.
 
Mielinaren gutxitzeak, edo deuseztatzeak, hainbat gaixotasun ezberdin ekar ditzake. Horien artean, ezagunena, beharbada, [[Esklerosi anizkoitz|esklerosi anizkoitza]] izango litzateke.