Gas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Gases lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Gasa''' [[materia]]ren lau egoera nagusietako bat da. Ez dauka forma eta bolumen definiturik eta libreki higitzen diren [[atomo]] edo [[molekula|molekulez]] osatua dago. Materiaren egoera [[solido]]arekin eta [[likido]]arekin alderatura, gasak dentsitate eta likatasun txikiagoa dauka. Gas baten [[bolumen]]a aldatu egiten da [[tenperatura]] edo [[presio]]a aldatzean, [[gas idealen legeak]] dioen bezala. Gasen beste ezaugarri nabarmen bat [[abiadura]] handiz hedatzeko gaitasuna da, edozein edukiontziren espazioa uniformeki bete arte.
 
"Gas" hitza [[neologismo]]a da, Jan Baptist van Helmont kimikari [[flandria]]rrak proposatua [[XVII. mendea]]n, [[greziera]]zko "chaos" ([[kaos (argipena)|kaos]]) hitzaren [[nederlandera]]ko ahoskatzearen idazkera [[fonetika|fonetiko]] gisa. Euskaraz beste neologismo bat ere sortu zen, '''''laspel''''', baina gaur egun ez da ia erabiltzen.
 
== Ezaugarri fisikoak ==
Gasa osatzen duten atomoak edo molekulak modu independentean mugitzen dira (solido edo likido batekoak baino modu askeagoan), haiek batera mantenduko dituen edo sakabanatuko dituen indarrik gabe. Partikulen arteko elkarrekintza bakarrak talka bakan eta ausazkoak dira; bakoitza ausazko norabidean eta abiadura handian higitzen da. Abiadura tenperaturaren araberakoa da eta [[Maxwell-Boltzmann banaketa]]ren bidez definitzen da. Beraz, gas [[fase]]a egoera guztiz kaotikoa da.
 
Gas baten egoera [[termodinamika|termodinamikoak]] hiru propietate dauzka: bolumena, tenperatura eta presioa. Aldagai hauen arteko erlazioa [[gas idealen legealegeak|gas idealen funtsezko legearen]] bidez azaltzen da: [[gas ideal]] baten presioa bere tenperaturarekiko eta molekula-kopuruarekiko proportzionala eta bere bolumenarekiko alderantziz proportzionala da.
 
Likidoak eta [[plasma (argipena)|plasmak]]k bezala, gasak ere [[jariakin|fluido]] isurkor eta askeak dira. Higitu ondoren, ez dira beren jatorrizko konfiguraziora itzultzen. Likidoek ez bezala, [[huts-ingurune]] batean gordetako gas askeek ez dute bolumen finkorik betetzen; horren ordez, espazio osoa bete arte hedatzen dira. Kontuan izan behar da baldintza hau soilik gertatzen dela huts-inguruneetan. Esaterako, [[aire]] zabalean [[karbono dioxido]]a isurtzen bada, gasa ez da hedatuko eta lurrera eroriko da, airea dentsoagoa delako.
 
== Gasen legeak ==