Vassilakis Takis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: Cambiada la la plantilla: Elhuyar
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Vassilakis Takis''' (grekoz: Βασιλάκης Παναγιώτης Τάκης), greziar eskultorea ([[Atenas]], 1925eko urriaren 25a), arte zinetikoa lantzen duena.
 
Greziar artisauek harria lantzeko zuten teknika ikasi zuen. Takisen lehenengo lanek Zikladetako artea ekartzen dute gogora, eta baita [[Alberto Giacometti|Giacomettiren]]ren pertsonaia filiformeak ere. 1954an Parisa joan zen bizitzera, eta, urte horretatik aurrera, ''Seinaleak'' saila osatu zuen, lan mugikorrak eta bertikalak. 1957an erakutsi zituen lan horiek, [[Montparnasse]]ko eta [[Saint-Germain-des-Prés]]ko espaloietan, su-festekin batera.
 
1961ean ''Estafilades ''argitaratu zuen Frantzian. Lan horretan, Atenasko auzo txiroeetan gaztetan bizi izan zituen esperientziak kontatzen ditu. 1961ean, halaber, ''Télélumières ''eskultura saila erakutsi zuen. Indar magnetikoak erabiltzen dituzten lanak, 1960-1990 bitartean sortuak, 1990ean aurkeztu ziren Parisko J.G.M Galerian. 1969an, ''Eskultura hidromagnetikoak ''saila osatu zuen. ''Argi-seinaleak ''sail berri bat egin zuen 1990ean Parisko Défenseko Arku Handirako. ''Pintura magnetikoak ''edo ''Telepinturak'' (1962-1972) sailean, kono metalikoak, antenak, diskoak, kolore bakarrean margotutako ehunetik oso tarte txikira jartzen ditu, eta, era horretan, objektu horien itzala proiektatu egiten da.