Sethnakht: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Sethnakht lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Tombe TaousertetSethnakht.jpg|thumb|240px|Tausert eta Sethnakhten hilobi hipogeoa]]
'''Userkhaura-Setepenra Sethnakht-Meryamonra''' edo soilik '''Sethnakht''' [[Egiptoko Inperio Berria]] deritzon garaiko azken dinastia izan zen [[Egiptoko XX.dinastia]]ko lehen [[faraoi]]a izan zen. [[K. a. 1180ko hamarkada|K. a. 1186]] eta [[K. a. 1180ko hamarkada|K. a. 1184]] bitartean gobernatu zuen, eta bere tronu izena ''User-Khau-Ra Setep-En-Ra'' izan zen, "Boteretsua da [[Ra]]ren manifestazioa, Raren aukeratua" esan nahi duena.
 
== Biografia ==
=== Familia ===
Sethnakhten jatorria ez da ezagutzen, egiptologoren batzuk ramesidar familia handikoa zela uste duten arren, [[Ramses II.a]]ren seme ugarietakoren baten ondorengoa. Dirudienez frogatuta dago [[Egipto Beherea|Behe EgiptoEgipton]]n jaioa zela, ziuraski herrialdeko hiriburua zen [[Avaris]] edo Pi-Ramsesekoa. Bere erregealdiaren iraupena bi urtetan estimatzen zen, baina ondoren [[Sinai]]ko meatzeetan eginiko aurkikuntzek gutxienez hiru urteko erregealdia izan zuela diote, nahikoa Egiptoren egoera politiko hauskorra egonkortu eta tronura bere seme [[Ramses III.a]] lotzeko.
 
Ez dira ezagutzen Sethnakhten tronuratzearen arrazoiak, bere seme Ramses III.aren erregealdikoa den [[Harris I papiroa]]k anarkia nagusi zen, tenpluak hutsik zeuden eta gobernari guztiak ustelak ziren eta biztanleria osoa esklabu bihurtzen zuten ''urte hutsak'' bizi zirela dioen arren: Halako egoera hondatzailea eragin zuena, Harris Papiroaren arabera, [[Bay|Iarsu]] izeneko siriar bat izan zen, azkenik Sethnakhtek tronutik bota zuena, ordena jarri eta Bi Lurren barne egonkortasuna berrezartzeaz arduratu zena.
11. lerroa:
 
=== Erregealdia ===
Siptahren elkargobernaria izan bazen ere, Tausertek bakarrean gobernatu zuen bi urtez, urte hauetan Pi-Ramseseko klase militarraren etsaitasuna lortu zuelarik, ziur asko Sethnakht buru zuena. Jada garai hartan ikusten da bi pertsonaien arteko antagonismo geroz eta handiagoa, herrialdea beharbada Harris Papiroak aipatzen dituen ''urte huts'' horietara eraman zuena, argi eta garbi datatuak Siptah eta Tauserten erregealdietan. Litekeena da baita ere Sethnakhtek bere burua faraoi bezala aldarrikatu izana Tausert hil aurretik, egundaino iritsi diren erregina-faraoi honi buruzko datu urriek, bere eragin eremua [[Egipto Garaia|Goi EgiptoEgiptotik]]tik haratago ez zela joan adierazten dutela baitirudi.
 
Tausert laster desagertu zen eta Sethnakht bihurtu zen Egiptoko estatu buru. Berak zein bere seme [[Ramses III.a]]k Tausert, Bay eta Siptahren oroitzapena jazarri zuten, herrialdeak bizi zuen egoera larriaren errua leporatuz, eta gainbehera zihoan Inperioari egindako kalteak konpontzen aritu ziren. Baina birsortzeaz eta normaltasunera itzultzeaz gain, ez da askoz gehiagorik ezagutzen Sethnakhten erregealdi laburraren politikari buruz. Bere eraikuntza aktibitatearen arrastoak Sinaitik, [[Elefantina]]tik, Pi-Ramsesetik, [[Tebas (Egipto)|Tebasetik]] eta Pi-Atumetik ([[Biblia]]ko Pithom) iritsi zaizkigu, azken honetan [[Atum]] jainkoaren omenezko tenplu bat eraiki zuelarik, hiriaren babeslea zena.
18. lerroa:
 
=== Bere hilobia ===
Hil ondoren [[Erregeen Haranaharana|Erregeen Haraneko]] [[KV14]] hilobian lurperatua izan zen, hilobi hau, hasiera batean Tausertentzat zen arren. Aurretik beste hilobi bat eraikitzen hasi zen, [[KV11]] (ondoren [[Ramses III.a]]ren hilobi bihurtu zena), baina lanak bertan behera utziak izan ziren arkitektoen akats barkaezin baten ondorioz [[Amenmeses]] faraoiaren hilobi utzian, [[KV10]]ean sartu zirenean, horren ondorioz hilobi hori hautsiz. Ez da oso litekeena Sethnakhtek Tausertekin lurperatua izatea onartu izana, eta beraz, ziur asko erregina-faraoiaren gorpua beste tokiren batera eramango zen, Erregeen Haranean lurperatua izan bazen behintzat.
 
{{oinordekotza