San Blas jaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aldaketa txikitxo batzuk egin ditut, eta informazio txikia osatu.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[File:San blas kordoiak 001.jpg|thumb|right|300px|'''San Blas''' jaian bedeinkatutako kordoiak.]]
 
'''San Blas jaia''' [[otsailaren 3]]an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da, [[Euskal Herria]]n, [[Espainia]]n eta [[Hego Amerika]]ko zenbait herrialdetan zabaldurik dagoena. [[San Blas]] [[III. mendemendea|III. mendeko]]ko [[kristautasun|kristau]] [[martiri]] bat izan zen, gotzai eta medikua. Haur baten [[eztarri]]ko gaitza [[mirari]]z sendatu omen zuela eta, eztarrien zaindaritzat hartzen da kristau tradizioan. Horrela, ohikoak dira San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta lepoan 9 egunez janzten direnak (otsailaren 3a barne), eta gero kendu eta erre egiten direnak, urte osoa eztarriko gaitzak, eztulak, [[katarrohotzeri|katarroak]]ak eta eztarriko edozein infekzio prebenitu egiten dituztelakoan. Egun honetan santuaren omenez, hainbat nekazal azoka antolatzen dira. Abadiñokoa azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta urtero milaka pertsona biltzen ditu. Laudiok ere hainbat ekintzaz beteriko azoka antolatzen du. Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere San Blas opil zoragarriak prestatzen dira, Euskal Herriko toki askotan tradizionalak direnak. Egun horretan [[erroskilla]]k (antzinean, eztarriko gaitzak sendatzeko erremedio moduan zintzilikatzen zirenak), opilak eta gozokiak jaten dira. Ganaduarentzako elikagaiak ere bedeinkatzen dira.
 
{{zirriborro}}