Dezio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Decius lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Traianus Decius.jpg|right|thumb|320px]]
'''Dezio''', [[latin]]ez ''Gaius Messius Quintus Trajanus Decius'', ([[201]] - [[251]]ko [[uztailaren 1]]) erromatar enperadorea izan zen [[249]]tik hil zen arte. Hondarreko urtean [[Herenio Etrusko|Herenio]] Etruskorekin batera gobernatu zuen Inperioa.
 
[[245]]ean, [[Filipo Arabiarra]]k Danubioko mugaz arduratzeko agindu zion Deziori. 248an [[Mesia]] eta [[Panonia]] probintzietan sortutako matxinada bertan behera uzteko agindua jaso zuen Deziok. Legioek, halere, enperadore titulua hartzera behartu zuten. [[Filipo Arabiarra]]rekiko leialtasuna baieztatu bazuen ere, Enperadoreak haren kontra egin zuen. Deziok [[Verona]] hiriaren ondoan garaitu zuen.
8. lerroa:
[[Fitxategi:Aureus-Trajan Decius-RIC 0029a.jpg|left|thumb|300px|Deziok egindako txanpona, garaipenak ospatzeko asmotan.]]
 
Hasiera batean, erromatarrek [[Kniva]], godoen erregea, garaitu zuten, Nikopolis hiriari setioa jartzen ari zitzaiola. [[GodoakGodo]]ak Balkanetara joan ziren ihesean. Baina erromatarrak ezustekoan harrapatu zituzten laster bueltatzerakoan. Erromatarren akanpalekua hartu eta legioak sakabanatu zituzten. Enperadore batek barbaroengandik ihes egiten zuen lehen aldia zen. Godoek orduan gaur egungo Plovdiv hartu zuten. Hiriko gobernariak, [[Prisko]]k, godoen babespeko enperadorea izendatu zuen bere burua.
 
Setioak godoen tropak nekatu eta gutxitu zituen. Hori zela eta, hartutako ondare eta preso guztiak itzultzeko prest agertu ziren, baldin eta haren herrira bueltatzen uzten bazuten.
 
Deziok, godoak inguratuta zituelakoan, eskaintza horri muzin egin zion. Etsipenak ematen duen indarraz baliatuta, godoek su eta gar borrokatu zuten [[251]]ko uztailaren batean, Abritum hiritik hurbil. [[Jordanes]]en arabera, Dezioren semea, [[Herenio Etrusko|Herenio]] Etrusko, batailaren hastapenean hil zen. Deziok, hala ere, soldaduei adierazi zien: "Oraindik ez da doluaren garaia. Soldadu baten heriotza ez da Errepublikarako inolako galerarik." Nolanahi ere, Dezioren armada suntsiturik suertatu zen batailan, eta Dezio bera hil zen. Barbaroek hil zuten lehenengo enperadorea izan zen.