«Kuba»: berrikuspenen arteko aldeak

329 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link GA template (handled by wikidata))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| gobernu_mota = [[Estatu]] [[sozialismo|sozialista]]
| tituluak = Presidentea<br />1. presidenteordea
| izenak = [[Raúl Castro|Raul Castro]]<br />[[Miguel Díaz-Canel]]
| hiri_handienaren_izena = [[Habana]]
| azalera = 109.884
| domeinua = cu
| aurrizki_zenbakia = 53
| oharrak = {{sup|1}} 1993-2004 artean [[estatubatuar dolarradolar]]ra erabili zen truke diru moduan.
}}
'''Kuba'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref>, ofizialki '''Kubako Errepublika''' ({{lang-es|República de Cuba}}, {{IPA|reˈpuβlika ðe ˈkuβa}} ahoskatua), [[Amerika]]ko estatua da, izen bereko [[Uharte (geografia)|uharteakuharte]]ak ([[Antillak|Antilletako]] uharte handiena) eta [[Karibe itsasoitsasoa|Karibe itsasoko]]ko beste uharte batzuek osatua. Iparraldera, [[Ameriketako Estatu Batuak]] ditu; mendebaldera, [[Mexiko]]; hegoaldera, [[Kaiman uharteak|Kaiman Uharteak]] eta [[Jamaika]]; eta ekialdera, [[Haiti]].
 
Biztanle gehien dituen Karibeko estatua da, 11.167.325 [[2012]]an<ref name="biztanleria"></ref>. Jatorri askotako kultura eta ohituren nahasketa dira kubatarrak, jatorrizko [[taino]] herriaren, [[Espainiar Inperioa|Inperio]] garaiko [[espainiar]]ren, [[Afrika]]tik ekarritako [[esklaboesklabotza|esklaboen]]en eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] eraginaren artekoa.
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Cuba_rel94.jpg|250px|thumb|left|<small>Kubako mapa</small>]]
Kuba [[Karibe itsasoa]]n dagoen [[uhartedi]]a da. [[Uharte (geografia)|Uharte]] nagusia Kuba bera da, beste lau uharte talde nagusiz inguratua: [[Los Colorados]], [[Sabana-Camagüey uhartedia|Sabana-Camagüey]], [[Jardines de la Reina]] eta [[Los Canarreos]]<ref>[http://www.ecured.cu/index.php/Grupos_Insulares_del_archipi%C3%A9lago_cubano Grupos Insulares del archipiélago cubano] Ecured.cu. <small>2014ko abenduan kontsultatua</small></ref>. Kuba uhartea herrialdearen gehiena da (105.006 km²) eta, hedaduraz, munduko hamazazpigarrena da. Bigarren uharte handiena [[Isla de la Juventud]] («Gaztetasun uhartea») da, hego-mendebaldean, 3.056 km² luze-zabal dena. Guztira, 110.860 km²ko eremua du herrialdeak.
 
Uharte nagusiaren lur gehienak [[ordoki|zabaldi]] gorabeheratsuz osatuta dago. Hego-ekialdeko muturrean, [[Sierra Maestra]] mendilerro malkartsua dago: hantxe dago mendi garaiena ([[Pico Turquino]], 1.974 m).
 
Kubako klima [[Klima tropikal|tropikala]] da, inguruko itsasoek samurtua. Urtaro euritsua uda da. Batez besteko [[tenperatura]]k 21&nbsp;°C urtarrilean eta 27&nbsp;°C uztailean dira. Hego-ekialdeko probintzietan, [[Santiago de Cubako probintzia|Santiago de Cuba]] eta [[Guantánamoko probintzia|Guantánamon]], klima lehorragoa da<ref>[http://www.met.inf.cu/asp/genesis.asp?TB0=PLANTILLAS&TB1=CLIMAC&TB2=/clima/ClimaCuba.htm El Clima de Cuba. Características generales] Instituto de meteorología de la República de Cuba. Met.inf.cu. <small>2014ko abenduan kontsultatua</small></ref>. Bestalde, Karibeko urak epelak direnez eta uharteak berak [[Mexikoko Golkoagolkoa|Mexikoko Golkoaren]]ren sarrera ia guztiz ixten duenez, Kubak [[zikloi tropikal|urakan]] ugari jasaten ditu.
 
== Historia ==
=== Konkista eta kolonialismoa ===
[[Fitxategi:Castillodelmorro.jpg|thumb|left|200px|<small>Castillo del Morro ([[1589]])</small>]]
1511n hartu zuten egoitza lehen espainiarrek uhartean [[Diego Velázquez de Cuéllar|Diego Velázquezen]] gidaritzapean ([[Hernán Cortés]], [[Bernal Díaz del Castillo]], [[Pedro de Alvarado]], [[Bartolomé de las Casas]] eta 300 soldadu). Konkistatzaileek berehala menderatu zituzten indiarrak, eta urte gutxiren buruan, lan gogorra egitera beharturik, eta europarren gaixotasunek sortutako [[izurriteizurri]]enteen ondorioz ia desagertzeraino urritu ziren (100 mila ingurutik 5.000ra [[1540]]an, eta 1.000ra [[1570]]an). Indiarrik ezean [[Afrika]]ko [[esklaboesklabotza|esklaboak]]ak inportatu ziren lanerako.
 
Uhartea menderaturik, zenbait hiri sortu ziren hurrengo urteetan, eta Kuba Ameriketarako espedizio askoren abialekua izan zen. [[XVII. mendemendea]]ann koloniak ingeles, holandar eta frantses piraten erasoei aurre egin behar izan zien. [[XVIII. mendemendea|XVIII.]] eta [[XIX. mendemendea|XIX. mendeetan]]etan Kubak [[azukre -kanabera|azukre kanaberaren]]ren ekoizpena, esklaboen inportazioa eta azukre industria izan zituen ekonomiaren aurrerabide. XIX. mendearen erdialdean Kubako azukre industria munduko aurreratuena zen, eta [[AEBAmeriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] zituen bezero eta finantzatzaile nagusiak. [[1865]]ean esklaboen salerosketa debekatu zen eta [[Mexiko]]ko indiarrak eta [[txinatxinako Herri Errepublika|txinatarrak]]tarrak kontratatu ziren lanerako, baina esklabotasunak indarrean jarraitu zuen [[1868]]a arte.
 
[[Fitxategi:Jose_Marti_head.jpg|thumb|right|130px|<small>[[José Martí]]</small>]]
{{sakontzeko|Kubako Iraultza}}
[[Fitxategi:Manuel Urrutia2.jpg|thumb|right|250px|<small>[[Manuel Urrutia Lleó|Manuel Urrutia]] presidentea [[1959]]an, [[Camilo Cienfuegos]] eta [[Che Guevara]]ren artean</small>]]
[[Fulgencio Batista]]ren kontrako oposizioa zabala zen: unibertsitateko ikasleak, langileak eta erdi mailako klasea. [[1956]]aren bukaeran [[Fidel Castro]] abokatuak [[Sierra Maestra]]ko mendietan babes harturik, diktadoreari aurre egiteko [[gerrilla]] antolatu zuen. [[1958]]an, Castrok, bere anaia [[RaulRaúl Castro|Raul]], [[Camilo Cienfuegos]] eta [[Che Guevara]]rekin batera, Batista ihes egitera behartu zuen, eta [[1959]]ko urtarrilaren 8an Habanan sartu zen. Castrok Lehen Ministro kargua hartu zuen eta [[Manuel Urrutia Lleó]]k errepublikaren lehendakariarena. 1959ko uztailan [[Osvaldo Dorticos]]ek hartu zuen lehendakari kargua.
 
[[1961]]ean talde iraultzaileek Kubako Iraultza Sozialistaren Alderdi Batua sortu zuten, [[1965]]etik aurrera [[Kubako Alderdi Komunista]] izan zena. Kubak [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]]ren sozialismoa hartu zuen eredutzat eta lankidetza hitzarmenak izenpetu ziren bi herrialdeen artean. Kubako gobernuak nekazaritza erreforma egin eta lurrak nekazarien artean banatu zituen, banketxeak, azukre industria, atzerritarren ondasunak eta industria nazionalizatu zituen, hezkuntza, alfabetatze kanpainak eta hirigintzaren erreforma bultzatu zituen. Aldaketa horien ondorioz Estatu Batuen eta Kubaren arteko harremanak gaiztotu ziren; 1961ean Estatu Batuak [[Cochinos badiako inbasioa|uhartea mendean hartzen ahalegindu ziren Cochinos badian]], eta merkataritzaren blokeoa, Kubara esportatzeko debekua eta erregimen berria eraisteko konspirazioak bultzatu zituen. [[1962]]an [[John Fitzgerald Kennedy|John F. Kennedy]] Estatu Batuetako lehendakariak [[Kubako Krisialdia|Sobietar Batasunak Kuban ezarriak zituen misilak kentzeko agindu zion Kubari]], eta kendu ezean uhartea hartuko zuela mehatxatu zuen.
 
[[Fitxategi:Bundesarchiv_Bild_183-L0614-040,_Berlin,_Fidel_Castro_an_der_Grenze.jpg|thumb|right|220px|<small>[[Fidel Castro]] [[Berlin]]en [[1972]]an, [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa|Ekialdeko Alemaniako]] [[Politburo]]ko kideekin</small>]]
[[1962]]an, Estatu Batuek hala eskatuta, [[AmeriketakoAmerikako Estatuen Erakundea|Amerikar Estatuen Erakundetik]] (OEA) kanpo bota zuten Kuba, eta Kubak Latinoameriketako iraultza higikundeak sustatu zituenean OEAko herrialde gehienek Kubarekiko harremanak hautsi zituzten. Halaber, 1960-1970. urteetan Kubak gudarosteak bidali zituen Afrikara, [[Angola]]ra eta [[Etiopia]]ra batez ere, Sobietar Batasunaren estatu-bezeroei laguntzera. Halaber Asiako hego-ekialdeko iraultza mugimenduak bultzatu zituen.
 
[[1975]]ean Kubako Alderdi Komunistaren lehenengo biltzarra egin zen, eta 1976an konstituzio sozialista onartu zen. Urte hartan bertan ospatu zen lehenengo nazio biltzarra, eta bertan Fidel Castro, komunisten buruzagia, hautatu zuten estatu eta gobernuko buru (eta horren arabera, baita gudarostearen buru ere). Horrenbestez, iraultzaz geroztik Fidel Castro izan zen Kubako burua, 2006ra arte. Castroren gobernuak sostengu handia izan zuen, hasieran batez ere, hezkuntza eta osasun zerbitzuak hobetu eta Kubako gizarte maila guztietara hedatu zituelako. Baina Kubak komunismoaren aldeko apustua egin zuelarik, bakarturik gelditu zen inguruko herrietatik. Blokeo ekonomikoa eta komertziala ezarri zitzaion, eta bertako ekonomia Sobietar Batasunaren laguntzaren mende geratu zen.
1975-1989 bitartean marxisten alde borrokatu zen Kubako gudarostea Afrikako zenbait herrialdetan, adibidez Angolan eta Etiopian, eta laguntza eman zien Latinoamerikako eta Karibe inguruko zenbait herrialderi, [[Nikaragua]]ri, [[Guyana]]ri edo [[Grenada]]ri besteak beste; dena dela, eta zenbait gudutan parte hartu zuen arren, [[Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua]]ren bilera Kuban egin zen [[1979]]an, eta Castro aukeratu zuten buruzagi, hurrengo hiru urteetarako. [[1980]]ko [[Marielgo exodoa]]n, sei hilabetez 125.000 kubatarrek emigratu zuten Estatu Batuetara<ref>[http://www.globalsecurity.org/military/ops/mariel-boatlift.htm Mariel Boatlift] Globalsecurity.org</ref>.
 
[[1989]]an, Sobietar Batasunean aldaketa politikoak abian jarri zirenean, Kubak ez zion bide berari jarraitu, eta are bakartuago gelditu zen. Azkenik, [[Sobietar Batasunaren desegitea|Sobietar Batasuna gainbehera]] etorri zenean haren laguntza galdu zuelarik, arazo ekonomiko larriek itota gelditu zen. Bestalde, 1961ean Estatu Batuek ezarri zioten blokeoa are gehiago indartu zen ondorengo urteetan, eta arazo larriak sortu ziren hari aurre egiteko. [[1992]]an [[NBENazio Batuen Erakundea|NBEk]]k bahimendua bertan behera geldi zedin eskatu zien Estatu Batuei, baina egoerak bere horretan jarraitu zuen eta emigrazio mugimendu handiak gertatu ziren, Kubatik Estatu Batuetara bereziki. [[1994]]an Kubatik ihes egiten ahalegindu ziren oldeak ikusirik, Kubako gobernuak eragozpenik ez zuela jarriko iragarri zuen, baina Estatu Batuek ezin zuten onartu halako emigrante multzo handia eta mugak itxi zituzten. Azkenean bi herrialdeen artean hitzarmen bat sinatu behar izan zuten emigranteen arazoari irtenbidea emateko. [[1996]]an Estatu Batuek [[Helms–Burton legea]] eman zuten, Kubako erregimenaren kaltetan, nahiz eta [[Europar Batasuna]] lege haren kontra agertu zen.
 
[[1998]]an nazio biltzarreko buru hautatu zuten berriro ere Fidel Castro, hurrengo bost urteetarako. Urte hartan bertan [[Joan Paulo II.a]] aita santuak bisitaldia egin zuen Kubara, eta gobernuak zenbait [[preso politiko]] askatu zituen; Estatu Batuek Kubaren kontrako neurriak malgutu zituztelarik, bi herrialdeen arteko harremanak hobera egin zuen, nahiz eta tarteka istiluak sortzen diren. Bestalde, [[XXI. mendea|XXI. mende]] ahasieran Kubak harreman estuak zituen hainbat herrialderekin, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]], [[Errusia]], Mexiko, [[Venezuela]], [[Argentina]], [[Bolivia]] eta Espainiarekin, besteak beste.
 
[[2006]]an, Fidel Castrok bere anaia eta ordura arte lehendakariorde izandako [[RaulRaúl Castro|Raul Castroren]]ren esku utzi zuen agintaritza, behin-behinean, osasun arazoak zirela medio. [[2008]]an legebiltzarrak lehendakari hautatu zuen Raul, Fidelek behin betiko kargua utzi ondoren.
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 28]]an, Kubako Gobernuak eta [[Europar Batasuna]]k «aurrerapen handiak» lortu zituzten elkarlanari buruzko bigarren bilera sortan, eta prozesuarekin jarraitzeko asmoa adierazi zuten. [[Merkataritza]]ri eta [[finantzaketa]]ri buruz hitz egin zuten batez ere<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001808/013/003/2014-08-29/konstruktiboa_izan_da_kubaren_eta_ebren_arteko_bilera.htm ''««Konstruktiboa» izan da Kubaren eta EBren arteko bilera»''], ''Berria'', 2014-08-29</ref>.
 
== Biztanleak ==
Kubako biztanleriaren gehiengoa askotariko jatorriko taldeen ondorengoa da. [[2012]]an %64,1 zuriak ziren, %26,6 mestizoak eta %9,3 beltzak<ref name="cia">[https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/cu.html Cuba] CIA: The World Factbook. Cia.gov. <small>2014ko abenduan kontsultatua</small></ref>. Edonola ere, [[XX. mendemendea]]ann zehar demografian eragin handia izan dute [[migrazio|emigrazio]] nahiz immigrazio mugimenduek. [[1900]]-[[1930]] bitartean milioi bat [[espainiar]] inguru iritsi ziren uhartera, baina mendearen bigarren erditik kubatar askok ihes egin zuten, Estatu Batuetara nagusiki ([[1994]]an esaterako, 20.000 kubatar saiatu ziren Estatu Batuetara ihes egiten). Gaur egun milioi bat kubatar baino gehiago bizi da Kubatik kanpo, batez ere [[Florida]]n eta Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean. Barne emigrazioari dagokionez, eskualde batzuen eta besteen artean gorabehera nabarmenik egon ez zedin neurri zorrotzak hartu zituen gobernuak, landatik hirietarako joera zabaltzen hasi zenean.
 
Kubako biztanleriaren hazkundea negatiboa da 2006az geroztik. 2014an, esaterako, -%0,14 izan zen<ref name="cia"></ref>. Munduko [[haurren heriotza tasa]] txikienetakoa du, baina txikia da emankortasun tasa ere. Kubako bizi itxaropena Ameriketako altuenetakoa da, 78,2 urtekoa 2014an<ref name="cia"></ref>, batez beste. Irakaskuntza derrigorrezkoa eta doakoa da, eta biztanle orok du osasun arreta (sendagileak, erietxeak, botikak) eskuratzeko eskubidea.
 
== Ekonomia ==
[[1959]]. urteko iraultzarekin batera, Kubaren egitura sozioekonomikoa [[kapitalismo]]tik [[sozialismo]]ra igaro zenetik [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]]ren laguntza jaso zuen Kubak, [[1990]]ean [[Sobietar Batasunaren desegitea|Sobietar Batasuna gainbehera]] etorri zen arte. [[1990eko hamarkada]]ra arte, beraz, Kubako ekonomiaren bilakaeran berebiziko garrantzia izan zuen Sobietar Batasunetik jasotako laguntzak, baina harrezkero zailtasun handiak bizi izan ditu Kubak, [[1960]]az gero Estatu Batuek bertako ekonomia hondatzeko eta horrela gobernu komunista eraisteko asmoz ezarri zioten bahimenduari aurre egiteko besteak beste ([[azukre]]a inportatzeari utzi eta Kubari ezer saltzeari uko egin zioten). Krisiari aurre egin ahal izateko, energia kontsumoa murrizteko oso neurri zorrotzak hartu ziren, elikagaien kontsumoa kontrolatzen hasi zen gobernua, eta kontsumorako ondasunak asko urritu ziren. Gobernuak [[1995]]ean azaldu zuenez, [[barne produktu gordin]]a %35 jaitsi zen [[1989]]-[[1993]] bitartean.
 
[[Fitxategi:SantiagoPeople_01.JPG|thumb|left|250px|<small>Santiago de Cubako [[zigarrozigarreta|zigarrogilea]]gilea</small>]]
1993an ekonomia liberalizatzeko lehenengo neurri bereziak hartu behar izan zituen estatuak, kontsumorako ondasunak eta zerbitzuak ugaritzeko, elikagaien murrizketak alde batera utzi ahal izateko etab.; ordu arte oinarri marxista izan zuen ekonomia apur bat malgutu eta enpresa pribatuei ehun bat ekonomia jardueretan parte hartzeko baimena eman zitzaien. [[1994]]an nekazaritza eraberritzen eta liberalizatzen hasi zen, kubatarrei kanpoko [[dibisa]]k edukitzea onartu zitzaien (ordu arte legez kanpo zegoen), eta pesoaren eta [[estatubatuar dolar|dolarraren]] arteko trukea arautu zen. Horrekin batera, atzerriko inbertsioak onartu ziren, 1995etik aurrera, jarduera guztietan, osasunean, defentsan eta hezkuntzan izan ezik. [[1996]]an Estatu Batuek [[Helms–Burton legea]] eman zuten, ordea, zeinaren arabera hirugarren herrialdeen bitartekaritzaz Kubarekin harremanak dituzten enpresak zigortzen baitzituen. Era berean, [[Munduko Bankua]]ren eta [[Nazioarteko Diru Funtsa]]ren laguntza galarazi zion lege horrek Kubari. Dena dela, zenbait enpresa atzerritarrek Estatu Batuen presioari aurre egiteko hainbat trikimailu erabiliz inbertsioak egiten jarraitu zuten. Horrela, barne produktuaren gainbehera eten egin zen eta [[1997]]. eta [[1998]]. urteetan hazkundea mantsotu egin zen arren, hazten hasi zen Kubako ekonomia, [[turismo]]aren hazkunde etengabeari esker nagusiki. [[2007]]an %7,5 hazi zen, aurreikuspena baino gutxiago, baina [[Latinoamerika]]ko gainerako herrialdeena baino askoz ere gehiago. [[2012]]an %3,1 hazi zen<ref name="cia"></ref>.
 
[[Nekazaritza]] garrantzi handiko ekonomia jarduera da Kuban, [[azukre -kanabera|azukre kanaberaren]]ren lanketa batez ere. Munduko azukre kanabera esportatzaile handiena da eta hirugarren ekoizlea, [[Brasil]]en eta [[India]]ren ondotik. Nekazaritzako bigarren gai nagusiak [[tabako]]a eta [[zitrikogarrazki|zitrikoak]]ak dira; garrantzi handiko esportazio gaia da tabakoa. [[Kafe]]a, [[arroz]]a eta [[barazki]]ak ere lantzen dira, baina hiru gai horiek baitira nagusiak, Kubako ekonomia oso mugatuta dago, gai horien uztaren eta prezioaren mende.
 
[[Fitxategi:Varaderos beach (5982433102).jpg|thumb|250px|<small>[[Varadero]]ko hondartza</small>]]
=== Banaketa administratiboa ===
{{Sakontzeko|Kubaren banaketa administratiboa}}
Kubako lurraldea 15 probintziak eta udalerri berezi batek osatua da: [[Artemisako probintzia|Artemisa]], [[Camagüeyko probintzia|Camagüey]], [[Ciego de Ávilako probintzia|Ciego de Ávila]], [[Cienfuegosko probintzia|Cienfuegos]], [[Granmako probintzia|Granma]], [[Guantánamoko probintzia|Guantánamo]], [[Holguíngo probintzia|Holguín]], [[Isla de la Juventud]], [[Habanako probintzia|Habana]], [[Las Tunasko probintzia|Las Tunas]], [[Matanzasko probintzia|Matanzas]], [[Mayabequeko probintzia|Mayabeque]], [[Pinar del Ríoko probintzia|Pinar del Río]], [[Sancti Spíritusko probintzia|Sancti Spíritus]], [[Santiago de Cubako probintzia|Santiago de Cuba]], [[Villa Clarako probintzia|Villa Clara]]. Isla de la Juventud udalerri berezia da, eta estatuaren zuzeneko eskumenean dago.
 
{| align="center"
# [[Pinar del Ríoko probintzia|Pinar del Río]]
# [[Artemisako probintzia|Artemisa]]
# [[Habanako probintzia|Habana]]
# [[Mayabequeko probintzia|Mayabeque]]
# [[Matanzasko probintzia|Matanzas]]
252.705

edits