Heresia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Heresia''' ([[antzinako greziera]]zko αἵρεσις, hautaketa, hitzetik ekarria) sinesmen sistema batean, bereziki [[erlijio]] batean, aldaketa berri edo eztabaidagarri bat sartzea da. Honek [[dogma]]rekin gatazkak sortzen ditu. [[Apostasia]]ren ezberdina da, ez delako bakoitzak duen erlijioaren ukapena, eta [[blasfemia]]tik ere ezberdina da, ez delako erlijioarekiko irain bat. Heresia baten sortzaileari heresiarka deitzen zaio eta norbanakoei heretikoak.
 
Erlijio katolikoan, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizak]] dogmen aurkakotzat jotzen duen dotrina edo iritzia. [[Zuzenbide kanoniko]]aren arabera, heresia formala egiten du bataiatua izan dela jakinda, egoskortasunez edo setaz Elizaren dogmak ukatzen dituenak, eta hura automatikoki eskumikatua izaten da; heresia materiala egiten duenak, berriz, dogma ez du era egoskor eta formalez ukatzen, eta hori ez da automatikoki [[eskumikatueskumiku|eskumikatua]]a izaten. Heresia nagusienen artean [[arrianismo]]a, [[monofisismo]]a eta [[jansenismo]]a aipa daitezke{{lur erref}}.
 
== Erreferentziak ==