Masa-gizarte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Masa-gizartea''' [[gizarte]] mota bat da. Mendebaleko gizartean izan den aldaketa handienetako bat [[XIX. mendea]]ren bukaeran eta [[XX. mendea]]ren hasieran gertatu zen. [[1870]]. urte inguruan ''masen aldia'' hasi zen.
 
Aldi hartako ezaugarri nagusiak hauek izan ziren: [[hazkunde (argipena)|hazkunde]] demografiko handia ([[hiri]]etan batez ere, jende asko eta asko herrietatik hirietara joan baitzen bizitzera), [[masa]]k bizitza sozialean eta politikoan parte hartzen hasi ziren, eta gizarte eta [[ekonomia]] egituren artean desberdintasun handiak zeuden. Hamarraldi horietan errotik aldatu ziren [[gizarte]] egiturak, erregimen politikoak, sinismenak, eguneroko bizitza eta baita lan egiteko eta astialdia igarotzeko moduak ere. [[XIX. mendea]]ren bukaerako gizarteak hamarraldi gutxi batzuetan argi elektrikoa, telefonoa, automobila, hegazkinak, trenak, biltegi handiak, [[zinema]] eta herri aldizkariak nola sortzen eta zabaltzen ziren ikusi ahal izan zuen. Jendearengan [[mundu]] berri bat zetorrenaren sentipena sortu zen; mundu berri hura kontsumo ondasunez eta bizitza maila hobetzeko aukeraz beteta zegoen.
 
[[BiztanleBiztanleria|Biztanleak]]ak gero eta gehiago ibiltzen ziren batetik bestera, eta horrek pentsamoldeak sekulartzea ekarri zuen ondorioz. Ordu arteko [[gizarte]]ari eusten zioten taldeekiko loturak desagertu zirenean, gizartean aldaketak eragiteko aukera berriak sortu ziren. Berrikuntzen artean aipatzekoa da [[Lehen Mundu Gerra]]n [[feminismo]]ak izan zuen indarra.
 
Gizonezkoak [[gerra]]ra joan zirenean, emakumeak haien lanpostuetan hasi ziren lanean; hala, [[emakume]]ek lan merkatuan sartzeko aukera izan zuten, eta poliki-poliki emakumeen bizimodua ere aldatu egin zen. Hala eta guztiz ere, garapen aldi hartan alderdi ilunak ere izan ziren, eta arazo berriak sortu ziren [[gizarte]]an.
10. lerroa:
Gero eta jende gehiago bizi zen hirietan. Gizarte berri bat eta bizitzeko modu berriak osatu ziren garai hartako hirietan. [[1850]]-[[1920]]. urteen bitartean, asko hazi zen munduko [[biztanleria]]: 1200 milioitik 1800 milioira igo zen biztanle kopurua. Dena dela, hazkunde hori ez zen homogeneoa izan, garai horretan emigrazio ugari izan baitziren.
 
[[EmigrazioMigrazio|Emigrazioen]]en artean aipatzekoak dira [[Europa]]tik beste herrialdeetara izan zirenak: Estatu Batuak, Kanada, Argentina, Australia... Hala ere, garrantzi handiagokoak izan ziren herrietatik [[hiri]]etara izan ziren emigrazioak. Hortaz, hirien garrantziak gora egin zuen Europa osoan.
 
[[Ingalaterra]]n, esate baterako, 1850ean biztanleen %52a hirietan bizi zen, eta 1910ean, berriz, %78ra igo zen hirietako biztanle kopurua. [[Industrializazio]]ak, trenak eta zerbitzuak gehitzearen ondorioz hiriak bizkor bizkor hazi ziren, eta horrek aldakuntzak eragin zituen gizartean, kulturan, bizimoduan eta pentsamoldeetan.
19. lerroa:
 
==Arte berri bat gizarte berri batentzat==
[[1900]]. urte inguruan pentsamendua eta gizartean izan ziren aldaketek hainbat ondorio eragin zituzten artean ere. Garai horretan errotiko aldakuntzak izan ziren artean. Aurreko garaietako uniformetasun artistikoa hautsi zenean, hainbat arte eskola eta molde sortu ziren [[literatura]]n, pinturan, [[eskulturaeskulturagintza|eskulturan]]n, etab. [[Industria iraultzaIraultza|Industria iraultzaren]]ren ondoriozko gizarte baldintzen aldaketek, adibidez, [[arkitektura]] aldarazi zuten. Alde batetik, hirigintza egokitu behar izan zen hirietako jende pilaketari, eta beste aldetik, etxebizitzak arkitektura berriaren gai nagusi bihurtu ziren eta garai klasikotik jasotako egitura estetikoak hautsi ziren. XIX. mende bukaerako pinturan [[inpresionismo]]a izan zen joera nagusia. [[1900]]. urte inguruan, ordea, arte figuratiboetan aldaketa sakona izan zen.
 
[[Arte]]ak filosofian, gizarte-politikoetan eta [[zientzia]]n izan ziren aldaketetara egokitu behar zuen. Hainbat faktorek eragin zuten artearen berrikuntza: argazkigintzaren aurrerakuntza teknologikoak, [[ideologia]] berriak, Freuden teoriak psikiatrian eta Einsteinenak matematikan, gizarte masen -gizatasuna galtzea- eta nazioarteko [[politika]]ren gorabeherak. Arteak ezin zien bizkar eman gertatzen ari ziren aldakuntzei. [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondorengo krisian ere gizarteak eta arteak lotuta jarraitu zuten.
30. lerroa:
Merkatua askotarikoa zen, eta era askotako prentsa aurki zitekeen: -kalitatezko- prentsa, kirol aldizkariak, eta hainbat eta hainbat aldizkari mota. [[Albiste]] agentzia handiek berdindu egin zuten munduko informazioa.
 
[[Zinema]] -[[1895]]ean Lumière anaien eskutik jaioa- berehala hedatu zen mundu osora; [[industria]] indartsu bihurtu zen, masa ikuskizun, eta aldi berean, komunikabide. Dokumentaletatik berehala igaro zen fikziora; [[film (zinema)|film]] berriek kontsumo gizartearen balio berriak erakusten zituzten ([[star system]]a pentsamolde horren irudia da). [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondorioz [[Europa]]ko zinemaren krisia etorri zen, eta [[Hollywood]] nagusitu zen munduko film produkzioan: 1925ean, esate baterako, 2.280 film luze egin ziren guztira.
 
1927an errotiko aldaketa izan zuen zinemak: zinema ahostuna sortu zen. [[1920]]. urtetik aurrera, bestalde, irratia berriak emateko eta denbora pasa moduan erabiltzen hasi zen. Asko ugaritu ziren [[irrati (hedabidea)|irrati]] igorgailuak eta kateak; herritarren komunikabide nagusia bihurtu zen irratia.
 
==Turismoa, kirola eta astialdia==