Tximista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
24. lerroa:
Tximista batek [[heriotza]] eragin dezake; izan ere, oso segundo gutxitan talka egiten duenez, ez du denbora uzten babesteko. Tximista baten talkatik bizirik ateraz gero, aukera asko dago ondorio larriak izateko; konortea galtzea, [[amnesia]], gorputzeko organo batzuen funtzionamendua okertzea edo erabat hondatzea, eta hotza sentitzeko gaitasuna galtzea, besteak beste. Badira, ordea, bizitza salbatzeko arrasto batzuk.
 
Adibidez, [[mendi]]an edo [[larre|zelai]] batean egonez gero, ez da zuhaitzen ondora hurbildu behar; kasu horietan, lurrean eseri, distantzia zuhur batera, eta eskuekin [[orkatila]]k hartu behar dira, baina ez edonola; eskuineko eskuarekin ezkerreko orkatila behar da, eta alderantziz. Aldiz, txalupa batean egonez gero, uretara salto egin, eta txalupa ondoan geratzea komeni da, ekaitza amaitu arte.
 
Horrelakoetan, ez da komeni kanpora irtetea, eta are gutxiago zelaiguneetara [[kirol]]a egitera joatea. Tximistak daudenean, ez hurbildu tximistorratzen instalazioetara. Izan ere, tximista erakartzen duten arren, huts-egite bat gerta liteke, eta, orduan, akabo. [[Automobil|Auto]] barruan egonez gero, leku segurua dela jakin behar duzu. Arriskua ere egon daiteke, tximistak txapa zeharkatzen badu, baina aukera gutxi dago horretarako. Bestalde, metalezko gela litzateke leku seguruenetako bat, tximistak talka egin arren, hor ez bailegoke inolako arriskurik.
 
== Erreferentziak ==