Inertzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Inertzia''' materiaren ezaugarria da, gorputz batek egoeraren aldaketei kontra egitean datzana. Geldirik dagoen edo higidura uniformez higitzen ari den gorputz batek bere egoeraren aldaketei kontra egiteko materiak duen [[fisika]] ezaugarria da.
 
Gorputz batek zenbat eta [[masa]] handiagoa izan, gero eta handiagoa izan beharko du bere [[abiadura]] aldatuko duen [[indar]]ra ([[Isaac Newton|Newtonen]] legearen arabera: indarra berdin masa bider azelerazioa); beraz, gorputz baten masa inertziaren neurri kuantitatiboa dela esaten da, eta translazio mugimenduetan inertzia masaren bidez adierazten da. Inertzia bihurdura [[momentu (argipena)|momentu]] batean gertatzen bada, berriz, [[abiadura angeluar]]rari erresistentzia egiten dioenean hain zuzen, inertzia momentuaz neurtzen da, eta bere baitan hartzen ditu bai gorputzaren masa eta bai forma edo itxura; ardatz baten inguruko errotazio mugimenduetan, beraz, inertzia ardatzari buruzko inertzia momentuaz adierazten da.
 
Azken batean, inertziaren ondorioz, gorputz batek bere mugimenduaren noranzkoa edo egoera estatikoa mantentzen du, ez bada gertatzen gorputz horri eragiten dion [[indar]]rik. [[Newtonen legeak|Newtonen lehen legeak]] propietate horri buruz hitz egiten du: