Sarvadaman Chowla: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 4 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q967584 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Sarvadaman Chowla''' ([[Londres]], [[Erresuma Batua]], [[1907]] - Laramie, [[Wyoming]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], 1995) [[india]]r matematikaria izan zen. Londresen jaio bazen ere, Indian igaro zuen haurtzaroa. 21 urte zituela graduatu zen [[Lahore]]ko Government Collegen. Doktorego-ikasketak Ingalaterran, [[Cambridgeko Unibertsitatea]]n, egin zituen, Littlewooden zuzendaritzapean, eta 1931n bukatu zuen.
 
Indiara itzuli zenean hainbat unibertsitatetan aritu zen matematika-eskolak ematen: [[Delhi]]ko St Stephen's Collegen, [[BenaresVaranasi|Benaresko]]ko Indiar Unibertsitatean, [[Waltair]]ko Andhra Unibertsitatean eta Lahoreko Punjab Unibertsitateko Gobernu Eskolan. [[Indiaren independentzia]] zela eta, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batu]][[]]etara joatea erabaki zuen; han [[Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutu]]ko irakasle bisitari izan zen, [[Kansas]]ko [[Lawrence Unibertsitatea]]n irakasle hautatu zuten arte (1949). Hiru urte geroago, Boulderko [[Coloradoko Unibertsitate]]ra joan zen, eta han aritu zen 1963 arte. Urte hartan, [[Pennsylvania Estatuko Unibertsitate]]ko irakasle-ikertzaile postua eskaini zioten, eta 1976 arte aritu zen bertan.
 
Chowlak ekarpen ugari egin zituen zenbaki-teoriaren eta konbinatoriaren arloan; 1925-1986 bitartean 350 bat artikulu idatzi zituen. Horietan [[zenbakien teoria|zenbaki-teoria]], analisia, zenbaki analitikoen teoria, forma bitar koadratikoak eta klase-zenbakiak, konbinatoria, [[ekuazio diofantiko]]ak eta hurbilketa diofantikoak eta oinarrizko zenbakien teoria landu zituen. Bestalde, hainbat matematikarirekin batera lan egin zuen, besteak beste Apostol, Artin, Brauer, Davenport, Erdös, Marshall Hall, Hasse, Herstein, Mordell, Pillai, Rao, Selberg, Shimura, Skolem, Todd, Walfisz eta Zassenhaus. Hortaz, Chowlaren zenbait teorema garrantzitsuk haien izenak dituzte; aipagarriak dira [[Bruck-Chowla-Ryser teorema]] (1950), [[Ankeny-Artin-Chowla teorema]] (1952), [[Chowla-Mordell teorema]] (1962) eta [[Chowla-Selberg formula]].
 
Gainera, [[Wolstenholmeren teorema]] ere orokortu zuen, eta [[Bernoulliren zenbaki]]etan ere ekarpenak egin zituen. Lan horiek zirela-eta, ohore asko jaso zituen; hala, [[Padma Bhushan saria]] jaso zuen [[Indiako Zientzietako Akademia Nazionala]]ren eskutik (Indian National Science Academy) eta [[Norvegiako Zientzia eta Letretako Errege Elkarte]]ko kide ere hautatu zuten.