Evaristo Txurruka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q2887291 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Oltza zendea|Oltzan]]n jaio arren, bere familia [[Mutriku]]ra joan zen bizitzen bera haurra zela. [[1852]]an [[Bergara]]ko seminarioan ikasketak hasi zituen, eta bertan erdi-mailako ikasketak burutu zituen. Ondoren, [[Madril]]en prestaketa ikastaroaren ondoren ingeniaritza ikasketak amaitu zituen. Ikasketak bukatuta [[Murtzia]]ra bidali zuten, bertan praktika ikastaroa egitera. Bertan, Palosko eta Pormango itsasargien proiektuak egin zituen.
 
[[Valentzia]]n denboraldi batez egon ondoren, [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] bueltatu zen eta [[Gernika-Lumo|Gernikako]]ko itsasadarraren kanalizazio edo bideratzearen proiektua egin zuen. [[1866]]an [[Puerto Rico]]n telegrafoaren instalazio lanak egin zituen eta [[San Juan]]go portua hobetzen lagundu zuen. [[1870]]an [[Puerto Rico]]ko herri-lanen ikuskatzaile izendatu zuten. Denboraldi batez [[Habana]]n bizi eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]] zehar bidaiatu ondoren [[Bilbo]]ra bueltatu zen.
 
=== Bilboko portua ===
[[1877]]an Evaristo Txurruka, [[Bilbo]]ko itsasadarraren bideratze lanen zuzendari izendatu zuten. Garai hartan, [[Bilboko itsasadarra]]ren bokalea leku arriskutsua izan ohi zen itsasadar barrura sartu eta irteten ziren barkuentzako. Izan ere, [[Portugalete]]n mareen eraginez, harea pilaketa handiak gertatu ohi ziren. Arazo hauek guztiak [[Burdinazko moilakaia (Portugalete)|Burdinazko moilaren]] eraikuntzari esker ebatzi ziren. [[1904]]an lanak burutu zirenerako, [[Bilboko portua]] [[Espainia]]ko porturik seguruenetakoa bihurtu zen.
 
Horrez gain, [[Bilboko portua]]ren lehen zabalkunde proiektua gauzatu zuen [[XIX. mendea]]ren amaieran, eta hurrengo hamarkadetan gauzatuko zen portuaren jardueraren handitzearen oinarriak jarri zituen. Obrak egiteaz gain, artikuluak ere idatzi zituen, esaterako ''Euskal Erria'' eta ''Revista de Obras Públicas'' bezalako aldizkarietan.