Weimarko Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
25. lerroa:
| gert3 = Lege Habilitantea
| gert3 data = [[1933]]ko [[martxoaren 23]]a
| a1= [[Alemaniar Inperioa|Alemaniako Inperioa]]
| a1 bandera= Flag of the German Empire.svg
| o1= [[Hirugarren Reicha]]
| o1 bandera= Flag of Nazi Germany (1933-1945).svg
}}
'''Weimarko Errepublika'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> [[1918]]tik [[1933]] arte [[Alemania]]k izan zuen erregimen politikoa izan zen. [[Lehen Mundu Gerra]]ko porrotaren ostean, [[Weimar]] hirian nazio-batzarra bildu zen, herrialdeari konstituzioa emateko. Gobernu era berria gorabehera, Errepublikak ''[[Alemaniar Inperioa|Deutsches Reich]]'' («[[Alemaniar Inperioa]]») deitu zion bere buruari. ''Weimarko Errepublika'' historialariek asmatutako esapidea da.
 
Weimarko Errepublika Alemanian [[demokrazia liberal]]a eratzeko lehendabiziko saioa izan zen. Garai gatazkatsua izan zen, eta Errepublikak ezin izan zion aurre egin. [[Adolf Hitler]]rek eta [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|Alderdi Nazionalsozialistak]]k [[1933]]an boterea lortu ondoren, ''Gleichschaltung'' izeneko neurriak indarrean jartzean demokrazia sistema ''[[de facto]]'' utzi zuten bertan behera, nahiz eta legalki [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ostean baino ez burutu.
 
== Historia ==
 
[[Wilhelm II.a]]k erregetza utzi eta [[errepublika]] aldarrikatu zuen, 1918ko azaroaren 9an. [[Sozialismo|Sozialista]] moderatuak nagusi ziren biltzar konstituziogileak Ebert hautatu zuen Errepublikako lehendakari, eta konstituzio berria ezarri zuen 1919ko urtarrilean, espartakisten iraultza birrindu ondoren. Erregimen berriak, ordea, ezin aurre egin zien gerraondoak ekarritako arazo larriei (gerra zela kausa, alemaniarrek ordainetan eman behar izan zituzten indemnizazioek sorraraziriko inflazioa, langile asaldatzea eta eskuin muturreko mugimendu nazionalisten hazkundea). 1923tik aurrera, [[Dawes plana]]ri jarraituz, indemnizazioak ordaintzeko bideratu ziren laguntzei esker, egoerak neurri batean onera egin bazuen ere, ezin gainditu izan zuen 1929ko krisi ekonomikoa eta lanik eza guztiz zabaldu zen Alemanian barrena. Langabezia eta miseria giro hartan eskuin muturreko alderdi nazionalsozialistak gora egin, eta 1933ko urtarrilean aginpidea hartu zuen [[Adolf Hitler|Hitlerek]]ek, hauteskundeetan nagusi suertatu ondoan.
 
== Ondorengoa ==
 
[[NaziNazionalsozialismo|Nazien]]en diktaduraren makina abiarazia zen: oposizioa gupidagabe suntsitu ondoren, jaun eta jabe bihurtu ziren Hitler eta enparauak, [[Gestapo]] polizia politikoan oinarriturik: naziek eragindako Reichstag-eko sutearen ondoan, komunistak eta sozialistak garbitu zituzten; juduen aurkako esetsaldia izugarri areagotu zen eta, azkenik, alderdi nazionalsozialista barneko oposizioa deuseztatu zuten («[[Labana Luzeen Gaua|Labana luzeen gaua]]», 1934ko ekainaren 30ean). ''[[Reichs-führer]]'' bihurturik, gerrarako prestatu zuen Hitlerek Alemania. Langabezia ezabatzeko lan publiko handiei ekin zien eta auzo-herrien aurkako ekintza militarrak bideratu zituen: [[Renania]]ren [[militarizazio]]a, [[Austria]]ren anexioa ''([[Anschluss]]),'' [[Txekoslovakia]]ren zatiketa ([[Sudete]] germaniarren anexioa) eta [[Polonia]]ren inbasioa (1939ko irailaren 1a), Bigarren Mundu Gerra piztu zuena. 1942aren hasieran, ezin garaituzkoak ziruditen Ardatzeko indarrek. [[Stalingradeko gudua|Stalingradeko porrotak]] eta Ipar Afrikako lehorreratzeak indarren arteko oreka hautsi eta 1945eko maiatzaren 8an Alemaniak errenditu behar izan zuen. Deuseztatua eta lur joa, Alemania lau eskualdetan banatu zen, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], Frantzia, Britainia Handia eta Sobietar Batasunaren artean, eta Pomerania eta Silesia, lurralde garrantzi handikoak, galdu zituen. Aliatuek buruzagi naziak epaitzeko ([[Nurembergeko prozesua]]) eta nazien ideologiaren arrastoen ezabapenari ekiteko elkarrekin jardun bazuten ere, ez zuten adostasunik lortu eskualde bakoitzeko orientabide politikoa zehazterakoan eta, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] potentziek erabaki zuten diruaren erreformari erantzunez, sobietarrek [[Berlin]] itxi zuten (1948ko ekaina). Urtebete geroago, Mendebaldean eman zen Lege Nagusiak eta Ekialdean eman zen Konstituzioak haustura berretsi baizik ez zuten egin: [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] eta [[Alemania|Alemaniako Errepublika Federala]] jaioak ziren.
 
== Ikus, gainera ==