João Cabral de Melo Neto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 12 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q1152840 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''João Cabral de Melo Neto''' brasildar idazlea izan zen ([[Recife]], 1920 - Río de Janeiro,1999). Diplomatiko gisa aritu zen zenbait herrialdetan, eta Brasilgo Letretako Akademiako kide izan zen.
 
Bere poesia-lana, [[surrealismo]]tik abiatuta, "objektibotasun berria" deitzen zitzaion alorrean sartzen zen. Bere zorroztasun semantikoa zela eta, nolabaiteko [[manierismo]]a zerion bere idazkerari, baina beharrezkoak ez ziren elementuez gabetzerainoko bilakaera izan zuen. Errealitatearen abstrakzio horretan, [[Stéphane Mallarmé|Mallarmé]], [[Valéry]] eta [[Jorge Guillén]] poeten eragina antzematen zitzaion. ''O Cão Sem Plumas'' (''Lumarik gabeko zakurra'') obran bere herriko indigenen izaera aztertzen du. Brasilgo ipar-ekialdeko herritarren bizimodua du ardatza bere liburu ezagunenak, ''Morte e Vida Severina. Auto de natal pernambucano'' (''Severinoren bizitza eta heriotza. Pernambucoko Eguberrietako ospakizuna''). Severino -ipar-ekialdeko basamortuko biztanlea- da protagonista: itsasoaren bila abiatu eta heriotzarekin egiten du topo geldialdi bakoitzean, azken ostatuan haur baten jaiotzaren berri ematen dioten arte, eta horrek adierazten dio izatearen ukazioari aurre egiterik badagoela. João Cabralen obretatik aipatzekoak dira beste hauek ere: ''Poesias completas'' (1968, ''Poesia osoa''), ''A escola das facas'' (1980, ''Aiztoen eskola''), ''Agrestes'' (1985, ''Malkartsuak''), ''Pedra do sono'' (1942, ''Loaren harria''), ''Auto do frade'' (1986, ''Fraidearen autoa'') eta ''Crime na calle Relator'' (1987, ''Relator kaleko krimena'').
 
{{DEFAULTSORT:Cabral de Melo Neto, Joao}}