Selim II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Selim II lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Selim II.jpg|thumb|right|Selim II.a]]
 
'''Selim II.a''' (otomandar turkiera zaharrean: سليم ثانى, ''Selīm-i sānī'', turkieraz: ''II.Selim''; [[1524]]ko [[maiatzaren 28|maiatzak 28]] – [[1574]]ko abenduak 12/abenduak 15) [[Otomandar Inperioa|Otomandar Inperioko]] [[sultan]] izan zen 1566tik 1574an hil zen arte. [[Suleiman I.a]] ''Bikaina''ren eta bere faborito Alexandra Lisowskaren (Roxelana izenez ere deitua) semea zen.
 
Jauregiko hainbat azpikeria eta familiako liskarren ondoren tronuratu zenean, 1566an, arlo militarrarekiko interes gabeko lehen sultan bihurtu zen, eta boterea ministroengan uzteko ez zuen arazorik, betiere orgia eta libertinajeetan libre uzteko kondizioarekin.
7. lerroa:
1545ean, [[Nurbanu]]rekin ezkondu zen, Konyan. Nurbanu [[Murad III.a]]ren ama izan zen, eta aurrerago Emakumeen Sultanerrian sultanarekin batera erregeordekide izan zen lehen sultan balido bihurtu zen.
 
Sokollu Mehmed Pasha aginpidedun Bisir Handiak estatuko gai gehienak kontrolatu zituen, eta, Selim tronuratu eta bi urtera, Konstantinoplan arrazoizko hitzarmen bat lortu zuen (1568) [[Maximiliano II.a HabsburgokoaGermaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano II.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadorearekin. Hitzarmen horren arabera, enperadoreak 30.000 dukat ordaindu behar zizkien otomandarrei, eta [[Moldavia]] eta [[Valakia]] eman behar zizkien agintari otomandarrei.
 
Errusiaren aurka ez zuen suerte berbera izan. [[Volga]] eta [[Don]] ibaiak elkartzeko plan bat egina zen Konstantinoplan. 1569ko udan, janizari talde handi bat eta zalditeria bidali zen [[Astrakhan]] setiatzera. Aldi berean, otomandarren ontziteria batek [[Azov]] setiatzen zuen. Otomandarren armada ekaitz batek suntsitu zuen. 1570aren hasieran, [[Ivan IV.a|Ivan IV.aren]] enbaxadoreek itun bat egin zuten [[Konstantinopla|Konstantinoplan]]. Itun horren arabera, sultan otomandarraren eta [[tsar]] errusiarraren arteko adiskidetasunezko harremanak ezarriko ziren.
 
1571n, [[Zipre|Txipre]] konkistatu bazuen ere —Selimen garaipen preziatuena—, urte berean Liga Santuaren aurkako porrota pairatu zuen [[LepantoNaupaktos|Lepanton]]. Inperioaren ontziteria suntsitua sei hilabetean leheneratu zen, eta otomandarrek hartu zuten berriro ere [[Mediterraneoa|Mediterraneoaren]] gaineko kontrola (1573).
 
1574an, Selim hil aurreko hilabeteetan, otomandarrek Tunisiaren gaineko boterea berreskuratu zuten, [[Espainiar Inperioa|Espainiar Inperioaren]] mende egon baitzen 1572az geroztik.