Kufa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
48. lerroa:
Kufa hiria VII. mendean sortu zuten, arabiarren etorrera hartzeko gunetzat, eta [[Mesopotamia]] hegoaldeko hiriburutzat. Aurretik zegoen herrigunea [[Sasaniar Inperioa|Sasaniar Inperiokoa]] zen; 638. urte ingurutik aurrera auzo arabiarrak gehitzen joan zitzaizkion herriari. Hainbat eraikuntza egin zituzten inguruan, meskita eta 20.000 lagunentzako besteko ur-biltegia, besteak beste. Eraikuntzarako zerabilten material nagusia adreilu errea zen. Arabiar gehienak musulmanak ziren, baina baziren kristauak eta juduak ere.
 
Agintearengatik sortu ziren gatazkak gorabehera, Kufan kultura-gune indartsua garatu zen; besteak beste, arabieraren eskola filologiko garrantzitsuenetariko bat eratu zen; [[Basora]]n zegoen beste eskola filologiko bat, eta biak lehiakideak ziren. Idazkerari dagokionez, Kufako eskolan kaligrafia [[kufiko]]a sortu zuten: arabieraz [[KoranKorana]]a idazteko erabili zen lehendabiziko alfabetoa izan zen, hain zuzen ere. Kufikoa, bere dotoreziagatik hilarrietan eta eraikuntzetan asko erabili zen, eta estiloaren izena hiriarenarengandik datorkio.
 
X. mendearen hasieran [[Buyid dinastia]]koek Kufa ondoan Najaf hiri berria eraiki zuten; ondorioz, Kufaren ospea eta indarra beherantz joan zen. Edozein modutan ere, XII. mendean oraindik zutik zirauen meskitaren hondakinak gaur egun aztarnategi arkeologiko bihurtuta daude.