Bulat Okudzhava: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
[[Fitxategi:Russia stamp B.Okudzhava 1999 2r.jpg|thumb|left|alt=Stamp of Russia, Bulat Okudzhava, 1999, 2 r.|Stamp of Russia, Bulat Okudzhava, 1999, 2 r.|Errusiako zigilua (1999), Bulat Okudzhavari eskainia]]
 
'''Bulat Xalvovitx Okudzhava''' errusiar idazle eta kantaria izan zen ([[Tbilisi]], Georgia, 1924 - Paris, 1997). 1961ean eman zuen bere burua ezagutzera, ''Lehen lerroan'' eleberria argitaratuz. Eleberri horretan [[Bigarren Mundu Gerra]]ko sarraskiak kontatzen dira, eskolatik gerra-mugara eramaten duten nerabe baten ikuspegitik. Bigarren eleberriak (1969, ''Avrosimov gaixoa'') [[Sobietar BatasunErrepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]]eko prosalari onentsuenetako bat zela erakutsi zuen. Aurrerago, Moskuko ''Literatura Aldizkari''ko arduradun izan zen, eta Idazleen Elkarteko idazkari hautatu zuten. Beste lan batzuk: ''Zhor-en argazkia'' (1970); ''Tula-ko agentea'' (1971); ''Shipov agente sekretua 1862. urtean Leon Tolstoi kondearen atzetik zihoaneko abentura miresgarriak'' (1973); ''Diletanteen bidaia'' (1978). Bestalde, 1960 ondoko urteetako kantari frantsesen lagun eta mireslea izan zen (George Brassens, Jacques Brel), eta bera ere abeslari handia izan zen.
 
{{DEFAULTSORT:Okudzhava, Bulat}}