Markaketa-lengoaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 45 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q37045 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
 
=== Lehen txostenak ===
Lengoaia horren lehenengo txostenak [[1980]]. urtean argitaratu baziren ere, 1985. urtean elkarlanaren emaitzaren azken bertsioa argitaratua izan zen, [[Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea|ISO]] ("International Organization for Standardization") erakundeak estandartzat onartu zuena: 8879 edo [[SGML]] (Standard Generalized Markup Language) lengoaia. Testuak osagaien bidez (parrafoak, listak, izenak, atalak, lerroak, etab.) zatitu, eta zati horiek abiatu daitezkeela da SGML-ren oinarrizko hipotesia. SGML-k printzipio deskriptiboa bereganatu zuen hasieratik. Horrela, testua kodetze-lanetan dabilenak testu-objektua zer den markatuko du. Honen ondorioz, testu bera hamaika kodekera desberdinen arabera markatu daiteke, aplikazio desberdinen beharrei aurre eginez.
 
=== SGML eta XML lengoaiak ===
Hala ere, SGML lengoaia aberatsegia eta zabalegia suertatu zen konputagailuekin tratatu behar zenean, eta, horrela, aplikazio gutxik inplementatu zuten SGML-k eskaintzen zituen aukera guztiak. Gauzak horrela, SGML lengoaiatik azpilengoaia bat sortu zen, [[XML]] ("Extensible Markup Language") deritzona, nolabait SGML-k eskaintzen zituen aukera zabalak murriztu nahian. XML-ren 1.0 bertsioa 1998. urtean sortu zen [[W3CWorld Wide Web Consortium|W3Caren]]aren aholku moduan. [[SGML]] eta XML lengoaiak helburu desberdinak betetzeko jaio ziren: lehenengoak edozein dokumentu markatzeko euskarria eskaintzen zuen bitartean, bigarrenaren xedea Interneten informazioa kudeatzeko egokitu zen nagusiki. Horrela, bada, XML lengoaia web-eko estandarra zen -eta oraindik den- [[HTML]]ren gabeziak gainditzeko asmoz jaio zen. HTMLak bere definizioak izan arren, nabigatzaileen tolerantziak gaizki egituratutako dokumentuek funtzionatzea eragin du. Hori dela eta, XML eta HTML bategiteko ahaleginarekin [[XHTML]] sortu da, "Extensible HyperText Markup Language" dalakoa. Hau HTML erreproduzitu, zehaztu eta hedatzen duen modulu eta dokumentu familia da. XMLn oinarritutako hizkuntza zorrotz berria da XHTML, nabigatzaileak askoz zorrotzagoak izango direlarik web-en kodeen sintaxia balioztatzeko orduan.
 
XML, SGML bezala, metalengoaia da, eta lengoaia desberdinak definitzeko aukera ematen du. HTML, aldiz, SGML bidez definitutako lengoaia soil bat da, esan bezala aplikazio konkretu bat. HTML hizkuntza bat da, eta Interneten argitaratzen diren dokumentuei itxura emateko erabiltzen da, informazioaren diseinu bisuala lantzeko sortu zen eta. Etiketetan oinarrituta dago, eta erabaki daiteke, esate baterako, zer letra tipo izango duen testuak, edo hau letra beltzez idatzi behar den edo etzanez. XMLk HTML osatzen du Interneten, egitura eransten dielako datu horiei, eta [[semantika]] eman. Horri esker, sistema desberdinek ulertuko dute zer esan nahi duen. HTMLk ez bezala, bestalde, XMLk etiketa kopuru mugagabea erabili dezake informazioa sailkatzeko.