Estrasburgo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
23. lerroa:
| sorrera = [[K. a. 12]] ''Argentoratum'' [[Antzinako Erroma|erromatar]] herria
| herritarra = Estrasburgotar
| alkatea = Fabienne Keller ([[Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna|UMP]])<br /><small>(2001-2008)</small>
| webgunea = http://www.strasbourg.fr/
| oharrak =
31. lerroa:
Estrasburgoko hirigune metropolitarrak 650.000 biztanle zituen 1999an, bere eragina [[Alemania]]ko eskualde askotara luzatzen delarik. [[Frantzia]]ko zazpigarren metropolirik handiena da, eta bere kokapenari esker, komunikazio-gune paregabe bat da (nabigazioa batez ere, [[Rhin]] ibaian).
 
[[Frantzia]] eta [[Alemania]] arteko borroken kausa izan da historikoki Estrasburgo, bi herrialdeek nahi baitzuten. Frantziarrak [[1633]]an jabetu ziren hiriaz. [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, hiri frantses hau batasunaren elementu eta ikur bihurtu zen, eta horregatik kokatu ziren hiri honetan [[Europako Kontseilua]]ren egoitza, baita [[Europako Parlamentua|Europar Legebiltzarra]] eta [[Giza Eskubideen Europako Auzitegia]] ere.
 
[[Europar Batasuna]]k Estrasburgo aukeratu zuen [[Europako LegebiltzarraParlamentua|Europako Legebiltzarraren]]ren egoitza izateko, [[Brusela]]rekin batera konpartitzen duen funtzioa. Era berean, [[Rhin]] ibaian nabigazioa sustatzeko komisioaren egoitza ere bada hiria.
 
== Klima ==
137. lerroa:
 
== Historia ==
842. urtean [[Karlos II.a Burusoila|Karlos Burusoilak]]k eta [[Luis Errukitsua|Luis]] [[germania]]rrak bertan egin zuten ''Estrasburgoko zin'' ospetsua, [[Lotario I.a]]ren aurka. Idazki hori frantsesaren lehen lekukotzat hartzen da. 855etik aurrera [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]n sartu ziren Estrasburgo eta Alsazia. Estrasburgon bizi izan zen [[Johannes Gutenberg|Gutenberg]] 1434-1447 urteetan eta bertan asmatu zuen [[inprimatzeko makina|inprenta]]. 1681ean Frantziaren eskuetara igaro zen Estrasburgo eta [[Sébastien Le Prestre de Vauban|Vaubanek]]ek gotorlekua eraiki zuen 1687an. Goethek eta Metternichek bertako Unibertsitatean ikasi zuten.
 
1792an Rouget de Lislek Estrasburgon kantatu zuen lehen aldiz Rhineko armadaren kanta (''[[Marseillesa|La Marseillaise]]''). 1870ko irailaren 28an alemaniarrek setiatu eta beretu zuten hiria. 1918 arte Alemaniarren mende geratu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]]n kalte handiak jasan zituen, eta [[Philippe Leclerc de Hauteclocque|Leclerc jeneralak]] hartu zuen 1944ko azaroaren 23an.
 
== Biztanleria ==
161. lerroa:
Katedrala XI. eta XIV. mendeen artean eraikia da, eta gezi-dorre bakarra du; eskultura, beirategi eta tapiz gotiko ugariz apaindua dago. Beste monumentu batzuk: apezpikuaren etxea (udal museoa egun), Santo Tomasen eliza (XIII-XIV. m.) eta Unibertsitatea, 1567an eraikia. San Pedro Gaztea (XIII. m.) eta San Gilen (XV. m.) elizak. San Pedro Zaharra (XV. m.). Rohan familiaren gazteluak hiru museo ditu. Petite France izeneko auzo ikusgarria. Europako Kontseiluko jauregia (1950).
 
Bere gune historikoa [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen [[UNESCO]]k 1998an.
 
== Herri eta hiri senidetuak ==