Abram Samoilovitx Besikovitx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Abram Samoilovitx Besikovitx''' ({{lang-ru|Абра́м Само́йлович Безико́вич}}, [[Berdiansk|Berdyansk]], [[Errusia]] (gaur egungo [[Ukraina]]), [[1891]]ko [[urtarrilaren 24]]a - [[Cambridge]], [[Ingalaterra]], [[1970]]ko [[azaroaren 2]]a) [[Errusia]]r [[matematikari]]a izan zen.
 
[[San Petersburgo]]n ikasi zuen, Markoven zuzendaritzapean, eta analisiaren arloa landu zuen, gehienbat; [[1912]]an graduatu zen. [[1917]]an matematikako irakasle izendatu zuten [[Perm]]en (gero Moskuko Unibertsitatea izango zena). Hurrengo urtean, katedra bat lortu zuen San Petersburgon. [[1924]]an Copenhagenera joan zen, Rockefeller beka batekin, eta han [[Harald Bohr]]rekin lan egin zuen. [[Oxford]]en egon ondoren, postu bat lortu zuen [[Liverpool]]en, eta [[1927]]an [[Cambridge]]ra itzuli zen. 1950ean Littlewoodek utzitako Cambridgeko [[Rouse Ball]] matematikako katedra eman zioten, eta postu hori bete zuen, erretiratu zen arte (1958). Hala ere, erretiratu ondoren, Estatu Batuetako unibertsitate askotan ibili zen; azkeneko urteak Cambridgeko Trinity Collegen eman zituen.
5. lerroa:
Besikovitxek ekarpen ugari egin zituen [[geometria fraktal]]ean. Hala ere, bere lanik garrantzitsuena funtzio ia periodikoen azterketa izan zen. Lortutako emaitzak ''Almost periodic function'' (1932, ''Funtzio ia periodikoa'') liburu eraginkorrean argitaratu zituen. Horrela, bere lorpenetako bat 1917az geroztik azalduta zegoen [[Kakeyaren problema]]ren ebazpena izan zen.
 
Ohore ugari jaso zuen Besikovitxek: Cambridgeko Unibertsitatearen [[Adams saria]] funtzio ia periodikoetan egindako lanari esker (1930), [[Royal Society|Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege ElkarteaElkartearen]]ren [[Sylvester domina]] funtzioen teoria ikertzeagatik (1952), eta [[Londresko Elkarte Matematikoa]]ren [[De Morgan domina]] (1950). Bestalde, 1934an Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkarteko kide ere hautatu zuten. Bere omenez [[16953 Besikovitx]] sateliteak bere izena darama.
 
== Erreferentziak ==