Valentin Pavlov: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 15 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q435367 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Valentin Sergeievitx Pavlov''' ([[errusiera]]z: Валентин Сергеевич Павлов; [[Mosku]], [[Errusia]], [[1937]] - [[Mosku]], [[Errusia]], [[2003]]) [[errusia]]r politikaria eta ekonomista izan zen. Moskuko Ekonomia Institutuan egin zituen ikasketak. Ekonomiari buruzko lan zientifikoak idatzi zituen, eta 1986an Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuneko ([[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]]) Finantzetako ministrorde izan zen. 1989an Finantza Ministerioaren ardura bere gain hartu zuen, [[Nicolai Rizhkov]]en gobernupean. Oposizioak herrialdean zegoen finantza-kaos handiaren erantzule zuzena izatea leporatu zion.
 
1991ko urtarrilean, SESBeko [[sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobiet]] gorenak lehen ministro hautatu zuen, [[Mikhail Gorbatxov]]ek hala proposatuta. Pavlov erabat lehendakariaren mendean zegoen gobernu bateko buru izan zen, eta ahalmen handiak eman zizkion Gorbatxovi. Handik gutxira, Legebiltzarrak ontzat hartu zuen krisiari aurre egiteko prestatu zuen plangintza: zerga-gastuak gutxitzea, [[jabego]]aren [[pribatizazio]]-prozesua laguntzea, industria txikien eta denden sorrera sustatzea. Halaber, atzerritar enpresen inbertsioen alde egin zuen. Lehendakariari esan gabe, baina Defentsako ministroaren, Barne-ministroaren eta [[KGB]]ko lehendakariaren babesa zuela, bere ahalak handitzeko eskaria egin zion Legebiltzarrari. Larrialdi Egoerarako Estatu Batzordean parte hartu zuen, 1991ko abuztuan, Gorbatxoven aurkako estatu-kolpean. Kolpeak huts egin zuen, eta Gorbatxovek kargutik kendu zuen bera. Saldukeriaz akusatu zuten, eta kartzelan sartu. 1994ko otsailean atera zen kartzelatik, 1991ko kolpeagatik edota 1993ko matxinadengatik kartzelan zeuden guztiak bezala, Dumak (Legebiltzarreko Behe Ganberak) emandako amnistiari esker.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}