Camille Corot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Jean-Baptiste-Camille Corot lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
14. lerroa:
[[Fitxategi:Louvre corot florence rf2598.jpg|thumb|''Florentziaren ikuspegia Boboli lorategitik'' (1835-1840 aldean), [[Louvre museoa]].]]
[[Fitxategi:Jean-Baptiste-Camille_Corot_-_La_Rochelle,_The_Harbour_Entrance.jpg|thumb|''Arroxela, portuko sarrera'' (1851), [[Kopenhage]]]]
'''Jean-Baptiste Camille Corot''' ([[Paris]], [[1796]]ko [[uztailaren 17]]a – Paris, [[1875]]eko [[otsailaren 22]]a) [[frantzia]]r margolaria izan zen. Batez ere, [[paisaia]]k landu zituen. [[XIX. mendea]]ren erdialdean, [[Barbizongo eskola]]ko artistarik nabarmenena izan zen. Haren lan eskergan, [[neoklasizismo]]aren arrastoak eta etortzekoak ziren aire zabaleko berrikuntza [[inpresionistainpresionismo|inpresionistak]]k sumatzen dira batera.
 
Corot famila burges aberats batean jaio zen. Frantses artista gazte guztiak bezala, denbora asko eman zuen [[Louvre museoa|Louvren]]n, hango lanak aztertzen. Pintura ikasketa ohikoak ere egin zituen, paisaia [[Neoklasizismo|neoklasikoa]] lantzen zuten margolariekin. Hala ere, eta bere maisuek ez hezala, Corotek nahiago izan zuen, hasiera-hasieratik, lantegitik kanpo lan egin, eta zuzenean egiten zituen gero lantegian bukatzen zituen lanetarako zirriborroak.
 
[[1825]]ean [[Erroma]]ra joan zen. Han eman zituen bere bizitzako hiru urte garrantzitsuenak. Adiskide bati garai hartan aitortu zionez, ''"Bizitza honetan egin nahi dudan gauza bakarra... paisaiak margotzea da. Erabaki tinkoa da, eta horrek bestelako lotura sendoak eragotziko dizkit. Alegia, ez naizela ezkonduko"''. Eta horixe egin zuen: bizitza oso-osorik pinturari eskaini.
24. lerroa:
Coroten lana bi sailetan berezi izan da beti: izaditik zuzenean egindako zirriborroak -txikiak, bizi-biziak-, eta Erakusketetarako egin ohi zituen lan handi ondo bukatuak.
 
[[XIX. mendemendea]]arenren hasieran zirriborroa ez zen jendaurrean erakusten, eta aditu gutxi batzuek bakarrik erosten zituzten halako lanak (Coroten kasuan, estatubatuarrek). Nahiago ziren paisaia bukatuak. Are duinago eta larriagotzat hartzen ziren elezaharretatik, literaturatik edo Bibliatik harturiko irudi txiki batzuk ere ageri baziren. Eta Corotek erakutsi zituen koadroen artean, badira horrelakoak: ''Agar basamortuan'' ([[1835]]eko Erakusketa), ''Homero eta artzainak'' (1835eko Erakusketa), etab.
 
Corot bera, ordea, ez zen halakoen oso zalea, eta, gustuak aldatzen joan ahala, alde batera utzi zituen irudi haiek. 1860tik aurrera, bestelako paisaia bat asmatu zuen, ''Oroitzapenak'', zeinean usadiozko osagaiak konposizio jakin batean ipintzen baitzituen -normalean aintzira eta zuhaitzak, tonu zilarkara nagusi zela-, halako malenkonia gozo bat adierazteko. Azken urteetan, erretratuak eta estudioko irudiak ere egin zituen, emakumeenak gehienak, lore batekin, musika-tresna batekin-edo. Horiek, ordea, ez zituen ia inoiz erakusgai jarri.
 
1830-1840 bitarteko Erakusketetan harrera ona izan zuen, haina ezer gutxi saltzen zuen. 1840an estatuak lan bat erosi zion, eta [[1845]]ean, [[Charles Baudelaire]] poeta eta arte-kritikariak honela idatzi zuen: ''"Corot dago paisaiaren eskola modernoaren buruan"''. [[1846]]an [[Ohorezko LegioLegioa|Ohorezko Legioko]]ko kide egin zuten, eta handik aurrera gero eta arrakasta handiagoa izan zuen. Oso artista oparoa eta langile nekaezina izan arren, ordea, eskaera produkzioa baino handiagoa zen, eta Coroten imitatzaile asko ez ezik, haren izena erabili zuen iruzurtirik ere agertu zen.
 
Nolanahi ere, arrakasta ez zitzaion askorik inporta Coroti. Beti bezala jarraitu zuen lanean, margotzea gustatzen baitzitzaion beste edozer baino gehiago. Inguratzen zuen mundua ere ez zitzaion interesatzen, salbuespen hakar batekin: musika. Hain zuzen ere, musikaren nolakotasunak adierazi nahi izan zituen, azken lanetan bereziki, harmonian oinarriturik. Gainerakoan, bere pinturatik kanpo utzi zuen beti bere garaiko mundu modernoa. Une hartan bertan Frantzian zabaltzen ari zen industrializazioa, Frantzia osoko herriak lotu zuen [[burdinbide]]a, ez da inondik inora ageri Coroten lanetan.