Odol talde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:ABO blood type.svg|thumb|right|400px|Odol taldea eritrozitoen gainazalean aurkitzen diren antigenoetan oinarrituz determinatzen da.]]
'''Odol taldea''' da sailkapen bat oinarritua [[odol]]aren [[eritrozitoglobulu gorri|eritrozitoen]]en gainazalean dauden edo falta diren [[antigeno]]etan. Antigeno hauek izan daitezke [[proteina]]k, [[karbohidratokarbono hidrato|karbohidratoak]]ak, [[glikoproteina]]k edo [[lipoproteina]]k, odol taldearen arabera. Gainera, antigenook ager daitezke beste [[ehun]] batzuetako [[zelula|zelulen]] gainazalean ere.
 
Antigenoak eta [[Rh faktorea]] dira giza odol taldeak deskribatzeko erabiltzen diren sailkapen nagusiak. Odol talde bateraezinen arteko [[Odol-transfusio|transfusioek]] erreakzio immunologiko bat eragin dezakete, hala nola, [[hemolisi]]a, [[anemia]], giltzurrunaren hutsegitea, shocka edo heriotza.
6. lerroa:
Odol taldea heredagarria da eta gurasoengandik dator, biengandik. International Society of Blood Transfusion (ISBT) edo Odol transfusioen Nazioarteko Elkarteak 30 odol-talde sistema aitortzen ditu.
 
Haurdun dagoen emakume baten [[umeki]]ak odol talde desberdina badu, amak umearen eritrozitoen aurkako [[antigorputz]]ak sor ditzake. Batzuetan antigorputz hauek [[karenakaren]]a hesia zeharkatu eta umekiari erasotzen diote.
 
== Historia ==
12. lerroa:
Bi odol talde sistema garrantzitsuenak aurkituak izan ziren lehen odol transfusioekin saiakuntzak egiten hasi zirenean: ABO sistema [[1901]]ean ([[Karl Landsteiner]]) eta Rh sistema [[1937]]an ([[Philip Levin]]). Jaioberriaren gaixotasun hemolitikoaren zergatiak ulertzeak balio izan zuen odol taldeak hobeto ezagutzeko eta, gaur egun, International Society of Blood Transfusionek (ISBT) 30 odol-talde sistema eta 600 antigeno onartzen ditu.
Garai batean, odol taldeen identifikazioa erabiltzen zen zientzia forentsean eta aitatasun frogetan. Gerora, ordea, hatz-markek eta [[Azido desoxirribonukleiko|ADN]] probek hura ordezkatu dute.
 
== Serologia ==
 
Pertsona baten [[immunitate -sistema|immunitate sistemak]]k, ezagutzen ez duen odol talde baten antigenoaren aurrean, ekoiztuko ditu antigeno horretara espezifikoki lotuko diren antigorputzak eta, gainera, memoria immunologikoa izango du antigeno horrentzat. Pertsona hori sentsibilizatua egongo da odol talde horren antigenoen aurrean.
 
Antigorputz hauek lotuko dira eritrozitoen gainazalean dauden antigenoetara eta sarritan immunitate sistemako zelulen suntsipena gertatuko da. Hori dela eta, oso garrantzitsua da odol transfusio edo [[Organo (biologia)|organo]] [[Transplante (medikuntza)|transplanteetan]] bateragarria den odol taldea aukeratzea. Bateraezintasun larrien ondorioz erantzun immunea martxan jarri eta heriotza sor baitezake.
24. lerroa:
Anti-A eta anti-B ABO odol talde sistemaren gainazalean agertzen diren antigenoen aurkako antigorputz arruntenak dira. Antigorputz hauek sarritan naturalak direla esaten den arren, haurtzaroan sortzen dira sentsibilizazioaren ondorioz.
 
Antigorputz hauen garapena A eta B antigeno hauek [[natura]]n ere aurkitzen direlako gertatzen da, esaterako, [[janari|elikagai]], [[landare]] eta [[bakterio]]etan. Jaio ondoren umearen [[heste]]a kolonizatzen duen flora normalak A eta B antigenoak izango ditu. Ondorioz, immunitate sistemak antigeno horien aurkako antigorputzak ekoiztuko ditu, gainazalean antigeno horiek dituzten eritrozitoekin topatzean prest egoteko.
 
* A odol taldea duten pertsonek A antigenoa azaltzen dute eritrozitoen gainazalean eta anti-B antigorputza ere bai.
33. lerroa:
Antigorputz hauek direla eta, gaixoaren odol taldea ondo identifikatu behar da transfusio bat egin aurretik.
[[Rh faktorefaktorea]]a ere antigeno bat da eta pertsona baten odol taldea identifikatzerakoan garrantzitsua da. "Positibo" eta "negatibo" terminoek antigenoaren presentzia edo gabezia adierazten dute, beste antigenoekin inongo erlaziorik ez duena. Rh faktorearen aurkako antigorputzaren jatorria ez da naturala aurreko kasuetan bezala. Antigorputz honen ekoizpena gertatzeko, antigenoarekin kontaktu zuzena beharrezkoa da, transfusio edo [[haurdunaldi]]aren ondorioz besteak beste. Behin antigeno horrekin sentsibilizatu ondoren, bere aurkako antigorputzak izango ditu pertsona horrek eta haurdunaldiaren kasuan karena hesia gainditzeko gai izango da.
 
== Odol talde sistemak ==
45. lerroa:
=== ABO odol talde sistema ===
 
ABO sistema giza odolaren transfusioetan sistema garrantzitsuena da. Antigenoekin elkartzen diren anti-A eta anti-B antigorputzak [[antigorputz|immunoglobulina]] M (IgM) motakoak dira. Antigorputz hauek bizitzaren lehen urteetan ekoizten dira ingurunean aurkitzen diren substantzien sentsibilizazioaren ondorioz, hala nola, elikagaiak, bakterioak eta [[birus]]ak.
 
{| class="wikitable" border="1" style="text-align:center"
165. lerroa:
| %29.8 || %37.8 || %14.2 || %7.2 || %3.9 || %4.7 || %1.6 || %0.8
|-
! style="text-align: left" | [[Txinako Herri Errepublika|Txina]]
| %40 || %26 || %27 || %7 || %0.31 || %0.19 || %0.14 || %0.05
|-
198. lerroa:
=== Odol transfusioa ===
 
Medikuntza transfusionala [[hematologia]]ren adar espezializatu bat da, odol taldeen azterketaz arduratzen dena eta odol bankuekin batera odolaren eta odolaren beste deribatu batzuen transfusioa ahalbideratzen duena. Produktu hauek [[mediku]]ak errezetatuak izan behar dira mundu guztian, [[botikasendagai|botikak]]k bezala.
[[Fitxategi:Main symptoms of acute hemolytic reaction.png|thumb|right|220px|Erreakzio hemolitiko akutuaren sintoma nagusiak.]]
Odol bankuen zeregin nagusienetako bat, odol emaile eta hartzaileen odol taldea determinatzea da bateragarriak direla ziurtatuz, transfusioa segurua izan dadin. Odol bankuetan odol lagin guztiak behar den bezala identifikatuta eta etiketatu egon behar dute. Transfusioan erabilitako odola bateraezina bada hartzailearen odolarekiko, erreakzio hemolitiko akutu larria ager daiteke hemolisiarekin, hau da, eritrozitoen suntsipenarekin. Honetaz gain, giltzurrun gutxiegitasuna, shock eta heriotza ere gerta daitezke. Hau antigorputzek eritrozitoei erasotzen dietelako gertatzen da.
277. lerroa:
 
* [[Hematologia]]
* [[OdolaOdol]]a
* [[Globulu gorri|Eritrozitoa]]
* [[Eritrozito]]a
* [[Rh faktorea]]