Fauvismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Fauvisme lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Portrait of Henri Matisse 1933 May 20.jpg|thumb|150px|Henri Matisse '''Les Fauves'''eko buruenetakoa izan zen]]
'''Fauvismoa''' ([[frantses]]ezko ''fauve'' hitzetik dator, hots, ''basapiztia'') [[XX. mendemendea|XX. mendeko]]ko hasieran sortu eta biziraupen laburra izan zuen [[margolaritza]] modernoko mugimendua izan zen.
 
Izadiaren formak bere horretan irudikatzea erdeinatzen zutelako eta margoen harmonia ''"basatiak"'' eratzen ahalegintzen zirelako, fauvista -basati, alegia- esan zitzaion [[1905]]ean [[Paris]]en erakusketa bat egin zuen margolari gazte talde bati, eta fauvismo deitu zioten haiek sortu zuten higikundeari. [[Margolaritza|Margolari]] talde honen arabera, [[arte]]lanaren ezaugarri piktorikoak bereziki nabarmendu behar ziren eta, [[inpresionismo]]an ez bezala, [[kolore]]aren indarra aldarrikatzen zuen irudikapenaren gainetik.
 
Pintura-mugimendu gisa, [[1900]]aren inguruan hasi zen eta bere azkenak [[1910]]tik aurrera ere kausi ahal izan arren, berez 3 urte besterik ez zuen iraun ([[1905]]-[[1907]]) eta hiru erakusketa baino ez zituen izan. Estilo honen buruak [[Henri Matisse]] eta [[André Derain]] izan ziren.
 
== Historia ==
Fauvismoa zaletasun bereko eta jarrera artistiko oso hurbileko pintore multzo bat zen, kritikaren erasoak elkarrengana hurbildu baizik ez zuena. Ez zen ez elkarte antolatu bat, ez adiskidetasunez edo sineste artistiko zehatz batez elkarri loturiko talde sendo bat, ez eskola bat. Higikunde hura [[Henri Matisse|Matisseren]]ren inguruan eratu zen, hura baitzen adinez eta nagusitasun intelektualez zeregin hartarako egokiena. Harez gainera, [[Georges Rouault|Rouault]], [[Albert Marquet|Marquet]], [[Charles Camoin|Camoin]], [[Henri Manguin|Manguin]], [[Jean Puy|Puy]], [[André Derain|Derain]], [[Maurice de Vlaminck|Vlaminck]], [[Othon Friesz|Friesz]] eta [[Raoul Dufy|Dufy]] izan ziren fauvista nagusiak, baina zerrenda hori ez da inondik ere itxia eta mugatua, aitzitik, taldearen muin edo gisakotzat hartzen diren hamar bat lagun horiez gainera, baziren, baita ere, unean uneko adiskidetasunagatik edo bestelako zernolakoren bategatik, talde hartara hurbilduak eta talde hartatik urrunduak, eta baziren, orobat, artearen historiak beren geroztikako lanengatik eta bere obraren bilakaerarengatik beste eskolen eta joeren baitan sartu izan dituenak, nola diren [[Georges Braque|Braque]], [[Jean Metzinger|Metzinger]], [[Robert Delaunay|Delaunay]]...
 
Ez da erraza fauvismoaren jatorriak zeintzuk izan ziren jakitea. Fauvista gehienek bere kasa ikasiak eta prestatuak zirela esaten zuten, eta ez zuten eragin finkorik aitortu, [[VanVincent van Gogh|Van Goghena]]ena izan ezik. Itxura denez, [[Gustave Moreau]]k Arte Ederren eskolan zuen lantegia izan zen fauvisten harrobi nagusia.
 
Bukatu, ordea, bat-batean bukatu zen fauvismoa, eta tupusteko bukaera horrek harrituta utzi zituen artearen historialariak. Bat-batean margo ilunak erabiltzen hasi ziren (marroiak, berde itzaliak, urdin ilunak), eta koadroa antolatzeko modu zurrun eta geometrikoak. Ez zen beraz bilakaerarik izan, erabateko haustura baizik.
== Fauvismoaren ezaugarriak eta eraginak ==
Fauvisten arteko lotura eta ezaugarri nagusia kolore biziak erabili izana da, bere garaiko jende asko asaldatu zuen ezaugarria hain zuzen ere. Koloreak beren horretan ezartzen zituzten koadroan: gorriminak, horiak, herdeak Vlaminckek; gorriak eta urdinak Derainek; laranjak eta ubelak Matissek eta Manguinek. Denek ez zuten margo eskala bera erabiltzen, baina denek erabili zituzten kolore bizi horiek, aldez aurretik azterketa sakonak egin ondoren, batez ere [[Paul Gauguin|Gauguinen]]en eta Van Goghen obran. Koloreak balio adierazkor bat zuen haientzat, eta zirrarak adierazteko erabiltzen zuten mugimenclua irudikatzeko bezainbat.
 
Plano margotuen kontrakotasunaren bidez mugimendua eta sakonera iradokitzen zuten. Hori da, inondik ere, fauvistek egin zuten ekarpenik emankorrena. Fauvismoa bukatu ondoren ere, pintore haiek margoen ezaugarri hori sakontzen jarraitu zuten, eta alderdi horretan pintura abstraktua zordun zaio fauvismoari. Esan izan da fauvistak, margoez liluraturik, guztiz axolagabeturik zeudela marrazkiaz eta irudien antolamenduaz. Egia da hori ez zela haien kezka nagusia. Berariaz marraztu zuten marrazkera soilaz eta are batzuetan traketsaz, nahiz Matisse eta Dufy, adibidez, marrazkilari bikainak ziren.
22. lerroa:
Fauvistek bidaia asko egin zituzten, eta paisajea landu zuten gehienbat: [[Paris]] eta bere inguruak, [[Normandia]], [[Kosta Urdina]], [[Anberes]], [[Londres]]. Oso ikuspegi arruntak ziren: kale xumeak, portuak eta itsasertzak. Eez zuten ez paisaje fantastikorik edo heroikorik pintatu, ez pertsonaia aipagarririk, eta, oso bakan baizik ez, izadi hilik.
 
[[XIX. mendemendea|XIX. mendeko]]ko pintore independente guztiek, margoari bere indar adierazkorra ematen ahalegindu ziren guztiek, izan zuten eraginik fauvismoan: [[Eugène Delacroix|Delacroix]], [[Joseph Mallord William Turner|Turner]], [[Édouard Manet|Manet]], [[Odilon Redon|Redon]], [[Claude Monet|Monet]], [[Paul Cézanne|Cezanne]], [[Paul Gauguin|Gauguin]]... Orobat [[Adolphe Joseph Thomas Monticelli|Monticelli]], [[Louis Carrand|Carrand]], [[Narcisse Díaz de la Peña|Díaz de la Peña]], [[Edvard Munch|Munch]], [[James Ensor|Ensor]] eta [[Pablo Picasso|Picassoren]]ren lehenengo obrek. Baina, Munch izan ezik, fauvismoaren aitzindari berehalakotzat har baitaiteke, gainontzekoak zeharkako eragina izan ziren fauvismoarentzat. Eragin zuzenagoak izan ziren, nahiz batzuek auzitan jarri zituzten, [[inpresionismo]]a, neoinpresionismoa eta [[Gustave Moreau]].
 
== Erreferentziak ==