Lehen Internazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{Komunismoa aurkibidea}}
'''Lehen Internazionala''' edo '''Langileen Nazioarteko Erakundea''' langileak biltzeko sortu zen nazioarteko erakunde [[sozialismo|sozialista]] izan zen.[[1864]]an sortu zen [[Londres]]en. Horren barruan langileen partaidetza politikoaren aldeko doktrina sozialisten ([[Karl Marx]]) eta estatuaren aurkako jarrera anarkisten ([[Mikhail Bakunin]]) arteko liskarrak sortu ziren.
 
== Partaideak ==
28. lerroa:
== Liskarrak ==
LNEren barruan, langileen mugimendua zuzentzeari buruz joera eta iritzi asko zeuden. Internazionalaren osaketa oso anitza zen, bai kideen nahiz zuzendarien jatorriaren eta bai gizarte oinarriaren aniztasunaren ondorioz. Heterogeneotasun hori arlo ideologikoan islatzen zen:
* [[Pierre-Joseph Proudhon|Proudhonen]]en jarraitzaile frantsesek bilakaera baketsua eta apurka-apurkakoa nahi zuten, altxamenduen aurka zeuden, eta ez ziren langileek politikan parte hartzearen aldekoak, ezta Estatuak lan-arloetan esku hartzearen aldekoak ere.
* [[Karl Marx]]en jarraitzaileak erradikalagoak ziren, eta greba borrokarako tresnatzat erabiltzearen, langile elkarteen partaidetza politikoaren eta lanaren arloko legeria sortzearen aldeko ebazpenak aurrera ateratzen zituzten: zortzi orduko lanaldia eta umeek lanik ez egitea; LNEren lehenengo biltzarretan liskar gogorrak egon ziren, eta horietan, Marxen iritziak atera ziren garaile, Proudhonen jarraitzaileen aurka.
* Baina liskarrik gogorrenak Marxen eta [[Mikhail Bakunin]]en jarraitzaileen artean gertatu ziren. Liskar horien ondorioz, erakundea ahuldu eta zatitu egin zen. Marxisten iritziz, borroka politikoa ezinbestekoa zen, eta horretarako langileak langile-alderdietan antolatu behar ziren. Bakuninen jarraitzaileek, ordea, ez zuten antolaketa zentralizaturik onartzen, ekintza politikoaren aurkakoak ziren eta euren erasoak ez ziren Estatu kapitalistaren aurkakoak soilik, edozein estatu formaren aurkakoak baizik.
42. lerroa:
Komunistenganako ideologikoki zuen ezberdintasuna, ondo azaltzen du Bakuninek hitzaldi honetan:
 
"Gorroto dut komunismoa, askatasunaren ukapena delako eta ez dudalako askatasunik gabeko gizateriarik ulertzen. Ez naiz komunista, komunismoak gizarteko indar guztiak biltzen eta irensten dituelako. [[Estatu]]aren izenean; jabetza Estatuaren esku uztera jotzen duelako ezinbestean. Ni, berriz, Estatuaren [[abolizio]]aren aldekoa naiz, Estatuaren agintea eta babesa behin eta betiko erauztearen aldekoa, hain zuzen. Izan ere, Estatuak, gizakiak moralizatzeko eta zibilizatzeko aitzakiarekin, orain arte [[esklabotza|esklabu]] bihurtu, jazarri eta galbideratu baino ez ditu egin. Gizartea eta taldeko zein gizarteko jabetza behetik gora antolatuta egon daitezen nahi dut, elkarte askearen bidez; eta ez goitik behera antolatuta, agintearen bidez, edozein motatako agintea bada ere."
 
== Langileen Nazioarteko Erakundea eta politika ==
55. lerroa:
== Ikus, gainera ==
* [[Agiri Komunista]]
* [[Bigarren Internazionala|II. Internazionala]]
* [[III. Internazionala]]
* [[IV. Internazionala]]
* [[Sinbologia komunista]]
* [[Internazionala|Internazionala (abestia)]]
 
[[Kategoria:Politika]]