Joel McCrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Joel McCrea lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
21. lerroa:
 
 
[[South Pasadena]]n, [[Kalifornia]]n jaio zen. [[Pomona, (Kalifornia)|Pomonan]] ikasketak amaituta, zinemarako gogoa agertu zuen eta 1927an estra moduan hasi zen hainbat lanetan. ''[[The Jazz Age]]'' (1929) izan zen bere lehen lan garrantzitsua. Horrek MGM estudioekin sinatzea ahalbidetu zion, eta gutxira [[RKO Pictures|RKOrekin]]rekin. Aktore moldagarria zen, balekoa komedietan zein drametan. Gerora, dena den, ''western'' askotako antzezle bikaina izan zen.
 
Bete-betean aritu zen lanean 1930eko hamarkadan eta hurrengoaren lehen urteetan, filma interesgarrienak sasoi horretakoak direlarik: [[King Vidor]]ren ''[[Bird of Paradise (1932ko filma|Bird of Paradise]]'' (1932), [[Cecil B. DeMille]]ren ''[[Union Pacific (filma)|Union Pacific]]'' (1939), [[Alfred Hitchcock]]en ''[[Foreign Correspondent]]'' (1940) eta [[Preston Sturges]]en ''[[Sullivan's Travels]]'' (1941) eta ''[[The Palm Beach Story]]'' (1942). 1962an [[Sam Peckinpah]] handiak ''[[Ride the High Country]]'' filmean [[Randolph Scott]] aktorearekin aritzeko aukera eman zion, kritikak aparteko lantzat hartu duena.
 
[[Frances Dee]] aktorearekin ezkondua zen 1933an. Zineman lan egiteari laga zionetik, 1976tik, erretiroa hartu eta etxalde (''rancho'') batera jo zuen. 1990ean [[pneumonia|neumonia]] batek jota hil zen.