Rayon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 19 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q910194 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rayon synth.png|thumb|300px|Rayonaren sintetizatzea]]
[[Fitxategi:Rayon_closeup_1.jpg|thumb|300px|Rayonaren detailezko argazkia]]
'''Rayon''' [[zur|egur]] mamia kimikoki landuz [[1920]]. urteaz geroztik ekoizten den zuntz erdi-sintetikoa da. ''[[Zelulosa]] berritua'' ere deitzen zaio. Hasieran [[zelulosa]] [[nitrato]] zuntzen desnitrifikazio bidez ekoizten zen; gaur egun, ordea, ''lika prozedura'' izenekoaren bidez lortzen da rayon gehiena.
 
Trataera kimikoa eman zaion zelulosa zulo mehe batzuetatik igaroarazten da presiopean, bertan zuntza gogortzen duen isurkari bat dela; horrela, erresistentzia handiko zuntz leun bat lortzen da; isurkari gogortzaileari kaseina eta antzeko proteinak nahasten zaizkio askotan zuntza are gogorrago egiteko. [[Kolore]]a oso erraz hartzen duten oso zuntz meheak lor daitezke, jantziak egiteko erabiltzen direnak. Azken urte hauetan zuntz berriak asmatu dira sintesi bidez, eta rayona zerbait baztertzen hasia da.