Juan Goienetxe Agerrebere: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
Iruritako Indakoetxean jaio zen, 1741eko urtarrilaren 26an<ref name=eusko>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/68169 Juan Crisóstomo de Goyeneche y Aguerrevere] Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org</ref>. Aita Pedro Goienetxe Grajitena eta ama Maria Bautista Agerrebere Iturralde izan zituen<ref name=malamud>Carlos D. MALAMUD: [http://revistas.ucm.es/index.php/QUCE/article/viewFile/QUCE8282220049A/1866 ''La consolidación de una familia de la oligarquía Arequipeña''] Revistas.ucm.es</ref>. Iruritako Indakoetxea, Goienetxea, Grajitena, Iturregia eta Agerreberea, [[Aniz]]ko Arraioz eta Maritorena eta [[Zigaurre]]ko Iturraldea etxeetako oinordekoa zen.
 
[[1768]]an, 27 urte zituela, [[Peruko erregeordetzaErregeorderria|Peruko erregeordetzako]]ko [[Callao]]ko portura iritsi zen. Amat erregeordearekin harremanetan jarri ostean, [[Arequipa]]ra igorri zuten, Milizia Diziplinatuen sarjentu nagusi kargua zuela<ref name=malamud></ref>. Horrezaz gainera, [[meatzaritza|meatze]] eta nekazaritza lurren ustiapenari esker, aberastasun handia lortu zuen<ref name=eusko></ref>.
 
[[1772]]an Maria Josefa de Barreda y Benavidesekin, alegia, Nicolas de Barreda y Obando, Arequipako lurjabe handienetako baten alabarekin, ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten:
26. lerroa:
* María Presentación.
 
Goienetxe merkataritzan ere aritu zen; batetik, [[Europa]]ko [[manufaktura]] produktuak inportatzen zituen, eta bestetik, eskualdeko [[pattar]] saltzaile handiena zen. Horrezaz landa, [[esklabotza|esklabu]]-tratuan ere jardun zuen. Irabazien zati bat [[Iberiar penintsula|Penintsulan]] inbertitu zuen. Jarduera militarrari dagokionez, [[Tupac Amaru II.a]]ren matxinadaren ([[1780]]-[[1782]]) aurkako errepresioan esku hartu zuen. 1788an Granadarien kapitain izendatu zuten, eta [[1796]]an sarjentu nagusi. [[1786]]an Arequipako alkatea izan zen, eta epailea geroago<ref name=malamud></ref>.
 
== Erreferentziak ==