San Eztebe eliza (Erriberabeitia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q9007039 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Eraikuntza-fase desberdinak ageri ditu. Zatirik nagusiena [[XVI. mendemendea|XVI. mendekoa]]koa da, [[gotiko (argipena)|gotikoa]]a, eta gainerakoa [[XVII. mendemendea|XVII. mendekoa]]koa, [[Pizkundepizkundea|errenazentista]] eta [[barrokobarrokoa]]a.
 
[[Eraikin]] exentua da, oinplano angeluzuzenekoa eta ekialde-mendebalde orientaziokoa. Nabe bakarra du, eta burualde oktogonala kontrahormen artean. Hainbat elementu ditu gorputz nagusiari itsatsita: [[kanpandorre]]a burualde-inguruan; bi [[kapera]] aldarearen alde banatan; [[Bataio|bataiarria]] albo batean eta sakristia berria burualde-inguruan. [[Harlangaitz]]-horma ilaratuak ditu eta toki batzuetan [[harlandu]]zkoa eta silarria (izkinetan, erlaitzetan, kontrahormetan eta portadan).
 
Sarrera hegoaldetik du, bi kontrahormen artean dagoen portada [[plateresko]] handi batetik. Bi gorputz ditu eta, erremate gisa, frontoi triangeluar bat, [[erdi puntuko arku|erdi-puntuko arku]] bat egiten duen argiztapen-bao batek apurtzen duena. Lehenengo gorputzean sarrera dago: erroska molduratudun [[erdi puntuko arku|erdi-puntuko arku]] handi bat, alboetan bina koloma ildaskatu eta aingerudun kapitel jonikoak dituena. Horien gainean bermatzen da taulamendua, aingeru hegaldunez apaindutako [[friso]]a duena. Bigarren gorputza askoz baxuagoa da eta bestearen antzera dago ordenatuta, kolomatxo bikoitzekin.
 
Nabe nagusiak hiru zati ditu: lehenengoak, motzenak, koruaren espazioa hartzen du, erdikoak sarrerarena eta hirugarrenak aldarearen zati bat. Azken hori burualdearen aurrean dago. Espazio etengabe hori guztia estaltzeko –burualdea barne–, nerbiodun hainbat ganga daude jarraian. Oso nerbiodura konplexua dute, hamazazpi [[giltzarri]]dun izarrak osatzen dituena. Galga guztiak dira [[harriarroka|harrizkoak]]zkoak, bai nerbioak bai betegarria. Emandako irtenbideak kalitate artistiko eta tekniko handikoak dira eta giltzarriek eta eusteko mentsulek apaingarri ederrak dituzte.
 
Era berean estaltzen dira alboetako [[kapera]]k ere, zazpi giltzarridun galgekin. Txikiagoak dira, baina exekuzio-maila berbera dute. Hegoaldeko kaperaren ondoan, horren eta burualdeko lehenengo kontrahormaren artean, oinplano trapezoidaleko espazio txiki bat dago, hutsala itxuraz, baina, harrigarriro, nerbiodun galga oso konplexua duena hain toki txikia izateko.