Pierre Augustin Caron de Beaumarchais: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
| datu gehigarriak =
}}
'''Pierre Augustin Caron de Beaumarchais''' ([[Paris]], [[1732]]ko [[urtarrilaren 24]]a - Paris, [[1799]]ko [[maiatzaren 18]]a) [[frantses]] idazle, musikari eta enpresagizona izan zen, eta [[Argien mendeaGaraia|Argien mendeko]] pertsona enblematikoenetako bat.
 
[[Erloju]]-konpontzaile baten semea zen eta hamahiru urterekin ikasketak utzi eta aitaren lanbidea hartu zuen. Gero, [[Luis XV.a Frantziakoa|Luis XV.aren]]ren gortean sartu zen, haren alaben [[harpa]]-irakaslea izan zelarik. [[1757]]an maila apaleko aitoren alaba batekin ezkondu baitzen, emaztearen jabetza batetik hartu zuen ''Beaumarchais'' deitura. Ezkontzarekin aberasturik eta erregearen babesa izanik, finantza-negozioetan sartu zen. [[Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra]]n arma-merkatari ibili zen. Frantziatik ihes egin behar izan zuen [[Frantziako Iraultza|Iraultza]]-aldian.
 
[[1777]]an ''Idazle Dramatikoen Elkartearen'' (''Société des auteurs et compositeurs dramatiques'') sortu zuen eta [[1783]]-[[1790]] artean [[Voltaire]]ren lan guztiak agerrarazi zituen. Zenbait drama burges idatzi zituen, hala nola ''Eugénie'' ([[1767]]), ''Les Deux Amis'' ([[1770]]). Ospea, alabaina, bi lan bikainek ekarri zioten: ''Le Barbier de Séville'' ([[1775]]) eta ''Le Mariage de Figaro'' ([[1784]]). Sei urtez debekatua egon zen azken lan hau, Iraultzaren aitzindari gisa hartua izan da, satira gisakoa, kritikaren helburu ziren aitoren semeek berek txalotu bazuten ere. [[Opera]] ospetsuen oinarri izan dira biak.