Leidengo Unibertsitatea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
Unibertsitate honetan, hainbat asmakizun egin dira. Aipatzekoa da, esaterako, [[Leiden botila]], beirazko botila batekin egindako kondentsadorea. [[Pieter van Musschenbroek]]ek asmatu zuen 1746an. Kriogenia-arloan eman zen beste aurrerapauso bat: [[Heike Kamerlingh Onnes]]ek, 1913ko Fisikako Nobel saridunak, helioa likidotu zuen lehenbizikoz 1913an.
 
Leidengo Unibertsitateko beste hiru irakasleri eman diote Nobel saria: [[Hendrik Lorentz|Hendrik Antoon LorentzLorentzi]]i eta [[Pieter Zeeman]]i, fenomeno optiko eta elektronikoen arloan egindako lan aitzindariarengatik, eta [[Willem Einthoven]] fisiologoari, [[hari-galvanometroa]] asmatzeagatik. Unibertsitateari sona handia eman zioten nazioartean, halaber, [[Albert Einstein]] and [[Paul Ehrenfest]] fisikariek, [[Christiaan Snouck Hurgronje]] islam-adituak, [[Cornelis van Vollenhoven]] zuzenbide-adituak eta [[Johan Huizinga]] historialariak. 2005ean, [[teoria kuantikoa]]ri buruzko [http://www.lorentz.leidenuniv.nl/history/Einstein_archive/ Albert Einsteinen eskuizkribu] bat aurkitu zuten Leidengo Unibertsitateko liburutegietan.
 
Gaur egun, ikerketa-zentro garrantzitsua da Leidengo Unibertsitatea, eta nazioarteko nahiz Herbehereetako 40 ikerketa-institutu baino gehiago biltzen ditu. Zazpi fakultate hauek ditu: arkeologia, zuzenbidea, humanitateak, zientzia, gizarte- eta portaera-zientziak, LUMC medikuntza-fakultatea eta Campus The Hague.