Gari (musikaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Gari: Disko berria
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
| izena = Iñaki Igon Garitaonaindia Murgiondo
| irudia = Gari eta Patti Smith 2008ko abenduaren 6an Gasteizko Artiumen.jpg
| irudi testua = Gari eta [[Patti Smith]] [[2008]]an [[Gasteiz]]ko [[Artium Museoa|Artiumen]]en
| irudi zabalera = 200px
| ezizenak = Gari
33. lerroa:
Gariren hurrengo diskoa [[Esperantzara kondenatua]] izan zen (Elkar, 2007). Gitarra soinua nabarmenagoa da lan horretan, berriz ere rock musikariekin aritu baitzen. Hitzak egiteko, ohi bezala, zenbait idazle eta poetarengana jo zuen; [[Jon Benito]], [[Jose Luis Padron]] eta [[Jon Maia]] Gariren disko guztietan hitzak idatzi dituen bertsolariarengana, hain zuzen. Aipagarria izan zen diskoari izena eman zion kantuan [[Iván Ferreiro]] (Los Piratas taldeko kide ohia) kantari galiziarrak parte hartu zuela, hala nola diskoaren diseinu lana: Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala jaso duen Alberto Garcia-Alixen irudiek ilustratu zuten diskoa.
 
2008ko abenduan Patti Smith kantari estatubatuarrak Gasteizko [[Artium Museoa|Artium]] museoan eskainitako poesia errezitaldian gitarrista lanak egin zituen Garik, eta hilabete geroago, 2009ko urtarrilaren 15ean aldi luze baterako azken kontzertua eman zuen [[Bilborock]] aretoan, lagun ugariz inguraturik. Joan aurretik ordea, [[16 lore]] (Elkar) grabatuta utzi zuen, Hertzainak-en zein bakarkako diskoetan jasotako kantuen grabazio berria.
 
Zuzeneko kontzertuetan eta estudioko lanetan, musikari askok lagundu dute Gari. Besteak beste, Natxo Beltran (Atom Rhumba), Fran Iturbe ([[Bide Ertzean]]), David Gonzalez (Cobra, [[Pi L.T.|PI.L.T.]], [[Berri Txarrak]]...), Ekain Elortza ([[Seiurte]], Dinero...), Miguel Moyano, Karlos Aranzegi (Bide Ertzean, Mikel Erentxun), Mikel Azpiroz ([[Lau Behi]]), Bingen Mendizabal, Victor Celada (bateria) eta Mikel Irazoki (baxua) izan dira Gariren ondoan ibilitako musikari batzuk. Haren kantuetako hitzetan ere lagundu diote; lehen aipatutakoez gain, besteak beste, [[Bernardo Atxaga]], [[Igor Elortza]], [[Asier Serrano]] ([[Lorelei]]), [[Edorta Jimenez]], [[Mikel Lasa]], [[Kepa Murua]] eta Roberto Mosok idatzi dituzte Garirentzat.
 
Asko ez badira ere, beste zenbait diskotan ere entzun daiteke Gariren ahotsa: Seiurte taldearen Ekiozu diskoan, Platero y Tu taldearekin... Era berean, [[Lauxeta]]ren zein Serge Gainsbourg frantziar musikariaren omenezko diskoetan parte hartu du, eta [[Gaztea|Euskadi GazteaGaztearen]]ren enkarguz, irrati formularen 15. urtemugako kantua idatzi zuen.
 
== Diskografia ==