Kartografiaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
 
==Antzinateko kulturak==
Antzinateko kultura handietan ([[Mesopotamia]], [[Antzinako Egipto]], [[Txinako historia|Antzinako Txina]]) ezaguna zen baina Greziako zibilizazioak goratu zuen zientzia jardunen mailara. [[Filosofo]] pitagorikoek Lurraren forma esferikoa aurkitu eta [[Eratostenes]]ek (K.a. 275-195) meridianoaren arkua neurtu ondoren, [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeok]]k (100-178) orduan ezagutzen zen munduko mapa egin ahal izan zuen. Meridianoen eta paraleloen sarea esferatik planora eramatea izan zen Ptolomeok bere irudikatze kartografikoan ebatzi behar izan zuen arazo nagusia; proiekzio konikoa erabili zuen eta emaitza aski zuzena izan zen.
 
==Erdi Aroa==
Erromatarren garaian eta Goiz erdi aroan greziarren zientzia ezagupenak ahaztu ziren eta kartografiak atzerakada handia izan zuen. [[Behe Erdi Aroa|Berant Erdi AroAroan]]an itsasketa aurreratu zen eta, aurrerapen horren ondorioz, orduko itsas mapek garai haietan ezaguna zen munduaren ikuspen aski zehatza ematen dute.
 
Arabiarrek greziarren teknika kartografikoak hartu zituzten eta [[astrolabio]]ari esker ezagupen haiek gainditu zituzten. [[Iparrorratz|Ipar orratzorratza]]a aurkitzeak ([[XII. mendea]]) aurrerapen handia ekarri zuen eta marinelek egindako itsas mapak etengabe hobetuz joan ziren hiru mendetan zehar.
 
==Errenazimentua==
Alabaina, [[ErrenazimentuPizkundea|Errenazimentuko]]ko aurkikunde geografikoek eta itsas handietako bidaiek aurrerapen erabakigarria ekarri zuten; izan ere, kostako erreferentzia puntuak ikusten ez zirelarik, karta fidagarriak premiazkoak bihurtu ziren. Hala, nabarmentzekoak dira garai hartako zenbait kartografok egindako mapak: [[Juan de La Cosa]] (1500) Pedro eta [[Jorge Reinel]] (1506), [[Sebastian Caboto]] (1546), eta beste batzuenak.
 
[[Gerhard Mercator|Mercator]] holandarrak behin betiko hobetu zuen meridianoen eta paraleloen bidezko irudikatze hura proiekzio zilindriko isogonoa erabiliz bere [[1569]]ko mundu-mapan. Garai hartan [[Abraham Ortelius]]ek atlas bat argitaratu zuen: ''[[Theatrum orbis terrarum]]''.
 
Harrezkero, ezagupenak sakonduz eta hedatuz jarraitu ziren, batez ere bi arrazoirengatik: longitudeak eta latitudeak neurtzeko tresnen hobekuntzarengatik, eta lurralde ezezagunetako kartografia egiten zuten espedizio geografikoengatik. Hala, itsas mapei Lur osoko mapak jarraitu zitzaizkien.