ITER: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
'''ITER''' ('''International Thermonuclear Experimental Reactor'''; euskaraz Nazioarteko Erreaktore Termonuklear Esperimentala) nazioarteko proiektu zientifiko handi bat da, [[Fusio nuklear|fusio nuklear]] bidez energia modu komertzialean ekoiz daitekeela frogatzeko sortua. Konplexutasun handiko proiektua da; proiektuaren ideia 1986an sortu zen, fusio nuklear bidezko erreaktore baten egingarritasun zientifikoa eta teknikoa frogatzeko asmoz. ITER [[Cadarache]]n ([[Bouches-du-Rhône]], [[Frantzia]]) ari da eraikia izaten, eta 14000 milioi euro inguru kostako da, historiako bosgarren proiektu garestiena [[Apollo programa|Apollo Programaren]], [[Nazioarteko Espazio Estazioa]]ren, [[Manhattan Proiektua|Manhattan Proiektuaren]] eta [[GPS|GPS sistemaren]] ondoren.
 
ITER proiektuan zazpi herrialde eta erakundek hartzen dute parte: [[Europar Batasuna]]k, [[India]]k, [[Japonia]]k, [[Txinako Herri Errepublika]]k, [[Errusia]]k, [[Hego Korea]]k eta [[AEBAmeriketako Estatu Batuak|AEBek]]ek. Europar Batasunak kostuaren ehuneko 45 inguru jarriko du, eta gainerakoek ehuneko 9 gutxi gorabehera. <ref>Amos, Jonathan. (2010ko urriaren 14a) [http://www.bbc.co.uk/news/science-environment-11541383 Key component contract for Iter fusion reactor]. Bbc.co.uk.</ref><ref>[http://fusionforenergy.europa.eu/understandingfusion/ourcontribution.aspx ITER – Our Contribution]. Fusionforenergy.europa.eu.</ref><ref>[http://cordis.europa.eu/fetch?CALLER=NEWSLINK_EN_C&RCN=24051&ACTION=D Lengthy ITER dispute concludes in favour of France]. European Commission press release. Cordis.europa.eu (2005eko ekainaren 28a).</ref>
 
ITER fusio-erreaktorea [[Tokamak]] motakoa da, 500 [[Watt|MW]]-eko potentzia sortzeko diseinatua. Fusio prozesua abiarazi eta iraunarazteko eman behar zaiona baino energia gehiago sortzen duela frogatzea du helburu nagusia, gaur artean inongo fusio-erreaktorek lortu ez duena. ITERaren instalazioen eraikuntza 2007an hasi zen, baina proiektuak atzerapen eta gainkostu handiak izan ditu. Ez da espero eraikuntza-fasea 2019a baino lehen amaituko denik. Erreaktorearen abiaraztea urte horretan bertan izatea espero da eta plasma-saiakuntzak 2020an hasiko dira, baina deuterio-tritio fusio osoa ez da 2027a baino lehen hasiko, eta hori aurretik izango dituen arazo teknikoak arrakastaz konponduko balitu.
 
== Ikus, gainera ==