Fernando Martínez Sanabria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q3773095 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Fernando Martínez Sanabria''' ([[Madril]], [[1925]]eko [[otsailaren 23]]a - [[Bogotá|Bogota]], [[1991]]ko [[abenduaabendu]]renaren 26a), izengoitiz ''Chuli Martínez'', jatorri [[espainia]]rreko [[kolonbia]]r arkitektoa izan zen.
 
Espainian jaio zen arren, oso gazterik aldatu zen bere familiarekin Kolonbiara, [[1938]]an, eta Bogotako Unibertsitate Nazionaleko Arkitektura Fakultatean ikasi zuen. Herri-lanetako Ministerioan hasi zen lanean [[1948]]an, eta geroago familia bakarrerako etxebizitzen proiektu-egile gisa nabarmendu zen (Veraguas auzoko Banco Central Hipotecarioren etxebizitzak, [[1956]]). Beste zenbait obra aipagarriren artean, azpimarratzekoak dira [[Barranquilla]]ko Caja Agrariaren eraikina ([[1961]]), Unibertsitate Nazionaleko Ekonomia Fakultatea, Bogotako Bavaria eraikina eta Pahlavi liburutegiaren proiektua ([[Teheran]]). Irakasle-lanetan jardun zuen, Unibertsitate Nazionaleko eta Andeetako Unibertsitateko Arte Ederretako katedradun gisa (Bogotan biak).