Nikolai Gogol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
Hemeretzi urte zituela, [[San Petersburgo]]ra jo zuen administrazioan lanposturen bat eskuratuko zuelakoan, baina laster ohartu zen, dirurik eta “aita pontekorik” gabe, ez zeukala zer egin handirik. Aktoretzan egin zuen hurrengo ahalegina, baina ez zuen lanbide horretan ere arrakastarik izan.
 
Poeta gisa ospea lortzeko asmotan, lizeoan zebilela idatzitako erdipurdiko olerki sentimental-idiliko bat argitaratu zuen, bere kontura, baina hartarainoko porrota izan zuen, ezen, kopia guztiak erre eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetara]]etara emigratzeko zorian egon baitzen. Gaizki ordaindutako administrazioko lanposturen batean edo bestetan lan egin zuen gero, eta, geratzen zitzaion denbora librean, aldizkarietarako idazten hasi zen, Ukrainako haurtzaroko oroitzapenetatik gai hartuta.
 
Kontakizun erromantiko horiek guztiak bildu eta bi liburukitan argitaratu zituen ''Vechera na khutore bliz Dikanki'' (1831-1832, ''Bigiriak Dikanka etxaldean'') izenburupean, eta oso harrera ona izan zuten. Deskripzio zehatzez hornitutako [[prosa]] bizi eta, batzuetan, lagunartekoan idatziak, arnasa freskoa eta berria ekarri zuten errusiar literaturara. [[Folklore]]an oinarrituak zeuden asko, Ukrainako hitzak eta esaldiak barne zirela, eta molde hartako idazkerak berehala erakarri zuen Errusiako literatura-munduaren arreta.
21. lerroa:
Kontakizun batzuetan antzematen den gizarte-salaketa oso ongi hartua izan zen garai hartako Errusiako zirkulu liberaletan, [[Bielinski]] kritikaria tartean zela, baina Gogolek berak -izaera oinazetua eta zalantzatsua zuen- ez zuen inola ere identifikatu nahi izan bere obra subertsio politikoarekin. Kontraesan handi baten mende eman zuen Gogolek ia bizitza osoa. Alde batetik, barren-barrenetik jaiotzen zitzaion jeinu literarioak inguruan zituen politikarien, funtzionarioen eta elizgizonen ustelkeria eta gainbehera morala satirizatzera bultzatzen zuen, baina, bestetik, erlijioan eta politika kontserbadorean oinarritutako heziketa erromantikoak ez zion uzten tsarraren erregimenaren aurka altxatzen. [[1836]]an, ''Revizor'' (''Ikuskari nagusia'') antzezlana argitaratu zuen. Komedia bikain horretan, satira errealista bat egin zuen burokraziaren ustelkeria gaitzat hartuta, eta [[tsar]]raren aldeko agintariei gustatu ez bazitzaien ere, ezin izan zuten eragotzi jendaurrean antzeztea eta arrakasta handia izatea. Nolanahi ere, zentsurarekin arazoak izan zituen eta egileak atzerriratu egin behar izan zuen denboraldi batez. Lehenik [[Alemania]]ra joan zen, gero [[Suitza]]ra eta [[Frantzia]]ra, eta, azkenik, [[Erroma]]n igaro zuen [[1939]]ko udaberria.
 
Garaitsu hartan idatzi zituen ''Shiniel'' (1842, ''Jokalariak'') izenburuko kontakizun aparta eta ''Zhenitba'' (1842, ''Senar-emazteak'') komedia alaia. Erroman bizitzen zegoela amaitu zuen idazten bere maisulana izango zena: ''Miortvie dushi'' (1842, ''Arima hilak''). Eleberri horretan, garai hartako Errusiako nekazarien bizitza negargarriari buruzko ikuspegi goibela ematen da, ironia garratzaren azpian idazlearen pentsaera ezkorra islatzen dela. ''Arima hilak'' eleberriaren lehen partea amaitu zuenean, [[Mosku]]ra itzuli zen, 184leko irailean. Zentsurak atzera bota zion idazlana eta aldaketa batzuk egin behar izan zizkion, 1842an argitaratuko bazen. Gogol Erromara itzuli zen, eta han jakin zuen zer-nolako kritikak eta erreakzioak piztu ziren Errusian, eleberriaren lirismoa eta errealismoa zirela-eta. Erreakzio horiek biziki hunkitu zuten idazlea, ez baitzen haren asmoa izan tsarraren erregimena kritikatzea. Arrazoi horregatik eleberriaren bigarren parte argitsu bat idatzi nahi izan zuen, eta, aurkariei ahoa ixteko, ''Vybrannye mesta izperepiski s druzyami'' (1847, ''Lagunekiko gutunetatik hautatutako pasarteak'') idatzi zuen, joputasun-sistema, [[Eliza ortodoxoa|Eliza Ortodoxoa]], heriotza-zigorra, burokrazia eta abar defendatuz. Argitalpen hori zela medio, ordura arte lagun izan zituen asko haserretu zitzaizkion, eta idazleak, azkenean, erre egin zuen ''Arima hilak'' lanaren bigarren partea.
 
[[Jerusalem]]a erromesaldia egin ondoren, Moskura itzuli zen [[1848]]an, eta han pope fanatiko baten eraginpean erori zen. Garai horretatik aurrera guztiz bizimodu desorekatua eraman zuen: egundoko asaldura mistikoen ondoren, etsialdi ikaragarriak izaten zituen, eta aszeta-bizitzari eman zitzaion. Hala ere, lortu zuen ''Arima hilak'' lanaren bigarren partea berriro idaztea, baina hura ere erre egin zuen [[1852]]ko otsailean. Egiten zituen barau luzeen eraginez gaixoturik eta burua erdi galdurik zuela, urte hartako martxoaren 4an hil zen, Moskun. Zenbait urteren buruan, [[Fedor Dostoievski|Fiodor Dostoievski]] eleberrigile handiak aitortu zuen errusiar idazle errealista guztiak Gogolen ''Longaina''ren pean hazi zirela.
 
== Kanpo loturak ==