Erribozima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 34 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q205858 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Full length hammerhead ribozyme.png|thumb|upright|right|Mailuburu erribozima baten egitura]]
'''Erribozimak''' jarduera [[entzima]]tikoa edo katalitikoa duten [[ARNAzido erribonukleiko|ARNaren]]aren molekulak dira. Izenak berak ere (''erribozima'': ent'''zima''' '''erribo'''nukleikoa) aipamen egiten dio ezaugarri berezi horri.
 
[[Birus]]etan, [[bakterio]]etan eta [[eukarioto]]engan aurkitu dira erribozimak.
 
Molekula hauek funtsezko zeregina bete zuten [[biziaren jatorria]]n. Izan ere, informazio genetikoaren eramaileak izanik eta, aldi berean, katalizatzaileak izanik "''ARN mundu''"aren oinarrizko elementuak dira. ARN munduaren hipotesiaren arabera, duela 3.500 milioi urte inguru beren erreplikazioa egiteko gai ziren azido erribonukleikoak agertu ziren, gaur egungo [[ADNAzido desoxirribonukleiko|ADNk]]k eta [[proteina|proteinek]] egiten dituzten funtzioak egiten zituenak.
 
1981ean Thomas Cech ikerlariak aurkitu zituen lehenengo erribozimak [[protozoo]] batekin lanean ari zela. Zientzialari horrek protozoo horren [[ARNAzido erribonukleiko|ARNaren]]aren heltze prozesua ikertu zuen, eta ARN horren [[introi]]ak ez zituela inongo [[entzima]]rik kentzen erreparatu zuen. ARNk berak introien kentze-prozesua katalizatzen zuela proposatu zuen.
 
Erribozima gehienek ARN moztu eta itsasten duten katalizatzaileak dira.