Sutrukida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Sutrukida''' edo '''shutrukid''' [[K. a. 1200ko hamarkada|K. a. 1200]] eta [[K. a. 1100ko hamarkada|K. a. 1100]] bitartean [[Elam]]en errege izandako dinastia bat izan zen. Dinastia honek herrialdea bere boterearen gailenera eraman zuen. Herrialdea aberatsa zen eta [[Shutruk-Nakhunte]] eta bere hiru seme eta oinordekoak izan ziren [[Kutir-Nakhunte II.a]], [[Silhak Inshushinak]] eta [[Hutelutush Inshushinak]]en agintepean [[Mesopotamia]]ko [[kasitar]]ren aurkako espedizioak egin ziren eta [[Susa (hiria)|Susa]]n eta beste toki batzuetan luxuzko tenpluak eraiki edo zaharberritu ziren.
 
[[Hallutush Inshushinak]]en seme zen Shutruk-Nakhuntek Mespotamiarako lehen espedizioak zuzendu zituen. Inskripzioengatik [[Akadiar Inperioa|Akkad]], [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] eta [[Eshnunna]] arpilatu zituela ezagutzen da, azken honetatik Manishtusuren estatuak eraman zituelarik. Errege honek Susara eraman zituen [[Hamurabiren Kodea|Hammurabi Kodea]] eta [[Naram-Sin]]eko hilarria. [[K. a. 11581150ko hamarkada|K. a. 1158an]]an [[Zababa-shum-iddina]] kasitar erregea hil eta Babiloniako tronuan bere semea zen Kutir Nakhunte jarri zuen. Bere aita hiltzean Kutir Nakhunte bihurtu zen bere oinordeko, kasitar dinastiari Enlilnadinahi ([[K. a. 1150ko hamarkada|K. a. 1157]]-[[K. a. 1150ko hamarkada|K. a. 1155]]) tronutik kenduta amaiera emanez. Denbora laburrez izan zen errege eta bere anaia Silhak Inshushinak izan zen bere oinordekoa, Mesopotamiako bere kanpainak eta eraiki edo zaharberritutako tenpluen berri ematen duten idazkunak utzi zituena (hilarri bakar batek hogeiren bat tenplu aipatzen ditu).
 
Dinastia honetako azken erregea izan zen Hutelutush-Inshushinak batzuetan "Kutir-Nakhunte eta Silhak Inshushinaken semea" eta beste batzuetan "Shutruk-Nakhunteren semea" edo "Kutir-Nakhunteren semea" edo "Silhak Inshushinaken semea" bezala aipatzen da, baina ziuraski Shutruk Nakhuntek bere alaba propioa zen Nakhunteuturekin izan zuen semea izan zen (dirudienez, errege familian intzestua oso ohikoa izan zen). Susa utzi zuen, denbora batez [[Nabukodonosor I.a]]k okupatu zuena ([[K. a. 1120ko hamarkada|K. a. 1125]]-[[K. a. 1100ko hamarkada|K. a. 1104]]) eta [[Anshan (Pertsia)|Anshan]]en babestu zen, non tenplu bat eraiki edo zaharberritu zuen, beranduago Susara itzuli ahal izan zuelarik, non, dirudienez, bere anaia Silhinahamru-Lagamarrek boterea hartu zuen. Ondoren, Elam gainbehera hasi zen.
 
== Erregeen zerrenda ==
*[[Hallutush-Inshushinak]] ([[K. a. 1200ko hamarkada|K. a. 1205]]-[[K. a. 1180ko hamarkada|K. a. 1185]])
*[[Shutruk-Nakhunte]] ([[K. a. 1180ko hamarkada|K. a. 1185]]-[[K. a. 1150ko hamarkada|K. a. 1155]])
*[[Kutir-Nakhunte III.a]] ([[K. a. 1150ko hamarkada|K. a. 1155]]-[[K. a. 1150ko hamarkada|K. a. 1150]])
*[[Silhak-Inshushinak]] ([[K. a. 1150ko hamarkada|K. a. 1150]]-[[K. a. 1120ko hamarkada|K. a. 1120]])
*[[Hutelutush-Inshushinak]] ([[K. a. 1120ko hamarkada|K. a. 1120]]-[[K. a. 1110ko hamarkada|K. a. 1110]])
*[[Silhinahamru-Lagamar]] ([[K. a. 1110ko hamarkada|K. a. 1110]]-?
 
[[Kategoria:Mesopotamia]]