Andrea Mantegna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
[[Fitxategi:La Parnasse, by Andrea Mantegna, from C2RMF retouched.jpg|thumb|right|300px|''Parnaso'' (1497). Louvre (Paris)]]
 
'''Andrea Mantegna''' italiar margolaria eta grabatzailea izan zen ([[Isola di Carturo]], 1431 - Mantua, 1506). Italiako [[BerpizkundePizkundea|Berpizkundeko]]ko artista gailenetako bat. [[Francesco Squarcione]] margolariaren ikasle izan zen Paduan, eta [[Paolo Ucello]], [[Andrea del Castagno]], [[Filippo Lippi]] eta, bereziki, [[Donatello]]ren lanen eragina izan zuen. Mantegnaren freskoetako giza irudiak adierazkortasun bizikoak dira, eta gotiko garaiko gorputz luzexken ordez, gorputza bere neurrian margotu zuen aurrenetakoa izan zen; koloreak maisutasunez erabiltzen zituen, eta jantzietako eta arkitekturako xehetasun guztiak agertu ohi zituen bere margoetan. 17 urterekin, bere kabuz hasi zen lanean, eta Santa Sofia elizako erretaula margotu zuen, gaur egun galdua dena. Hurrengo urtean, Paduako Eremitani elizako Ovetari kaperako freskoak margotzen hasi zen (1448-1455), Bigarren Mundu Gerran hondatu zirenak. Paduan Donatello eta haren obra ezagutu zituen. 1456tik 1459ra Veronako San Zenon elizako erretaula margotu zuen. 1460tik hil zen arte, [[Ludovico Gonzaga]]ren Mantuako gortean aritu zen margolari, eta han egin zituen lanek ospe handia eman zioten Italia osoan. Urte horietako lanik azpimarragarrienak, beste askoren artean, hauek dira: ''Ama Birjinaren heriotza ''(1465), Mantuako Dukearen Jauregiko ''Senar-emazteen ganbera'' (1467-74), ''Kristo hila'' (1466), ''San Sebastian'' (1467). 1488tik 1490era Erroman izan zen, Belvedere jauregiko kaperaren freskoak margotzen (1780an suntsituak). Azken urteetako lanen artean, ''Garaipenaren Ama Birjina'' (1495) eta ''Parnaso'' (1497) dira aipagarrienak.
 
{{DEFAULTSORT:Mantegna, Andrea}}