«Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
1918an, [[Scopus mendia]]n jarri zuten unibertsitatearen oinarri-harria, eta 1925ean egin zuten inaugurazio-ekitaldia. Han izan ziren, besteak beste, lord [[Arthur Balfour]], [[Jaim Najman Biálik]] poeta nazionala eta Jaim Weizmann. Albert Einsteinek eman zuen lehen eskola.
 
Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearraren liburutegi handi eta nagusia [[Israelgo Liburutegi Nazionala|Liburutegi Judu Nazionala]] da, eta munduko liburu- nahiz eskuizkribu-bilduma ikusgarrienetako bat du. Israelen argitaratzen diren lan guztiak gordetzen ditu, eta herrialdearekin erlazioa duen munduko argitalpen guztiak biltzeko helburua du. Gaur egun, bost milioi liburu eta milaka pieza ditu. Liburutegi horretan daude, halaber, hebrear eskuizkribuak, Eran Laor mapa-bilduma, Edelstein zientzia-bilduma, Gershom Scholem bilduma, [[Maimonides]]en eskuizkribu eta hasierako idazlanak eta Albert Einsteinen fitxategiak. Hain zuzen, Albert Einsteinen ondare guztiaren gordetzaile bakarra da liburutegia, eta hark idatzitako dokumentu guztiak ditu.
 
Unibertsitate Hebrearrak hiru campus ditu Jerusalemen, eta bat Rejovoten:
Nazioartean ezagunak dira unibertsitate honetan ibilitako zenbait pertsona. Lehen Zuzendaritza Batzordea Albert Einstein, [[Sigmund Freud]], [[Martin Buber]] eta Jaim Weizmannek osatu zuten. Israelgo lau lehen ministrok unibertsitate honetan ikasi zuten.
 
Bestalde, unibertsitatean ikasle edo irakasle izan ziren bost Nobel saridun: [[Daniel Kahneman]] (2002ko Ekonomiako Nobel sariduna), [[Aarón Ciechanover]] (2004ko Kimikako Nobel sariduna), [[Abraham Hershko]] (2004ko Kimikako Nobel sariduna), [[David Gross]] (2004ko Fisikako Nobel sariduna) eta [[Robert Aumann|Robert J. Aumann]] (2005eko Ekonomiako Nobel sariduna).
 
== Kanpo loturak ==
252.705

edits