«Deustuko Unibertsitatea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Deustuko Unibertsitatea''' (UD) [[Bilbo]]ko [[Deustu|izen bereko]] auzoan dagoena da, mundu mailan ezaguna dena.
 
Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, [[jesulagunjesusen Konpainia|jesulagunek]]ek goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Laster jarri ziren harremanetan kulturaz eta hezkuntzaz arduratuta zegoen eta merkataritzan ziharduen goi burgesiako talde batekin. Horrela, [[1881]]eko [[urriaren 26]]an, [[Bilbo]]n industria goraka zihoan une horretan, [[Jesusen Konpainia]]ren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. Etxearen eraikuntzaz arduratzeko (''Francisco de Cubas y Gonzáles Montes''i agindutako Eraikin Nagusia eraikitzeko) ''"La Enseñanza Católica S.A."'' sortu zen. Bertan hartzen zuten parte garai hartako 13 pertsona ospetsuk, [[Casilda Iturrizar]], Epalzaren alargunak besteak beste.
[[1916]]an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz. Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen [[1912]]an, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]], [[Erresuma Batua]]n, [[Alemania]]n eta [[Italia]]n sortutakoen ildotik. ''Agirre Bizkaitar Fundazioa''k finantzatu zuen [[Espainia]]n aitzindari izan ziren ikasketa hauek sortzeko proiektua.
{{sakontzeko|Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusa}}
 
Hasiera batean [[EUTGDeustuko Unibertsitateko Donostiako Campusa|EUTGen]]en Enpresa Teknika, Zuzenbidea, Ekonomia Zientziak eta Ingeniaritzarako prestakuntzako kurtso bat ematen ziren. [[1969]]an Filosofia eta Letren Fakultatea Deustuko Fakultatearen atal gisa sortu zen. [[1979]]an Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea Deustukoaren menpeko fakultate gisa sortu zen eta [[1990]]ean eman zen Donostiako ikastegiaren benetako fusio juridikoa Deustuko Unibertsitatearen bigarren campus bezala. Gaur egun Ekonomia Zientzietako Fakultatea, Giza Zientzien Fakultatea, Turismoko Unibertsitate Eskola eta Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola ditu.
 
== Anaia Garate ==
{{sakontzeko|Francisco Garate}}
Lehen ikasketak [[AzpeitiAzpeitia|Azpeitiko]]ko eskolan egin eta 14 urterekin [[Urduña]]ko "Nuestra Señora de la Antigua" ikastetxera joan zen morroi. Garai horretan sortu zitzaion erlijioso-bokazioa. [[1874]]an hasi zuen nobiziotza [[Frantzia]]ko hegoaldeko [[Poyanne]]n, [[1868]]ko iraultzaren ondorioz kanporatutako [[Espainia]]ko jesulagunen babes izan zen herrian. [[1877]]an [[A Guarda]]ko ([[Pontevedrako probintzia|Pontevedra]]) ikastetxera bidali zuten, sakristau eta erizain lanak betetzera. Bertan egin zituen azken botoak [[1887]]ko [[abuztuaren 15]]ean. Hurrengo urtean heldu zen sortu berria zen Deustuko Unibertsitatera, atezaintzaz arduratzeko, eta [[1889]]tik sakristau ere izan zen.
Laster igarri zitzaizkion jainkozaletasuna, pazientzia eta zerbitzurako joera. Deustuko ikasleek anaia "Finuras" ezizena eman zioten bere jokabide zintzoa zela eta. Ikasleen gaiztakeriak aita jesulagunen aurrean zuritzen bazituen ere, ezin izaten zuten hain erraz engainatu. Hori dela eta, ikasleek oso maite zuten eta itzal handia zioten.
Anaia Garateren zereginen artean bisitariekiko harremanak izatea ere bazegoenez, bere santutasunaren ospea laster zabaldu zen Deustuko hormetatik kanpo.
Anaia Garate [[1929]]an hil zen, 72 urte zituela. Azken zeregin honetan 41 urte eman zituen, Unibertsitatean ia hutsik egin gabe. 1946an eraman zituzten ospe handiz anaia Garateren gorpuzkinak Unibertsitateko kapera publikora eta, [[1964]]an kapera hau kendu zutenean, atezaintzatik gertu zegoen toki berezi batean kokatu zituzten. Bien bitartean eta [[1939]]tik aurrera dohatsu izendatzeko tramiteak burutzen hasi ziren. [[Joan Paulo II.a|Joan Paulo II]]. [[Aita Santusantu|Aita Santuak]]ak anaia Garateren bertuteen apartekotasuna goraipatu zuen eta dohatsu izendatu zuen [[1985]]eko [[urriaren 6]]an. Anaia Garate dohatsuaren gela, bigarren klaustroan, zegoen bezala gorde da. Unibertsitateko atarian, bere gorpuzkinak dauden kaperaren ondoan, bustoak eta oroitarriak gogorarazten digute Unibertsitateko atezain txiki-handia. Kapera Gotikoan anaia Garateren beste eskultura bat ikus daiteke, gorputz osokoa honakoa.
 
== Ikastegiak ==
252.705

edits