Lowell Behatokia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Lowell Observatory lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Clark dome.jpg|320px|thumbnail|Clark Telescope Dome, Mars Hill]]
'''Lowell Behatokia''' [[Arizona]]ko [[Flagstaff]] hirian dagoen [[behatoki astronomiko]] bat da. Lowell behatokia [[AEBAmeriketako Estatu Batuak|AEBetako]]etako behatokirik antzinakoenetako bat da, eta interes historikoko eraikin bezala katalogatua dago. 24 hazbeteko jatorrizko Alvan Clark [[teleskopio]]a oraindik demostrazio hezitzaileetan erabiltzen da. Lowell behatokiak 70.000 bisitari jasotzen ditu urtero, bisita gidatuak egiten dituztenak eta gaueko zenbait mirari ikusten dituztenak Clark eta beste teleskopio batzuetatik. [[1894]]an sortu zuen [[Percival Lowell]]ek, eta denbora batez bere hirugarren iloba zen [[Guy Lowell]]ek zuzendu zuen. Lowell behatokiaren egungo administraria William Lowell-Putnam da, sortzailearen iloba-biloba.
 
[[Fitxategi:LowellObservatory.jpg|thumb|225px|left|Slipher Rotunda Museoa Lowell behatokian.]]
 
Behatokiak zenbait teleskopio erabiltzen ditu Flagstaffeko bi toki ezberdinetan. Instalakuntza nagusiek, Flagstaffetik mendebaldera dagoen [[Mars Hill]]en daudenak, 24 hatzbeteko (61 zentimetro) jatorrizko errefrakzioko Clark teleskopioa dute, teleskopio honen egungo betebeharra hezitzailea den arren, eta ez ikerketarako. Teleskopioa, [[1896]]an 20.000 dolargatik eraikia, [[Boston]]en muntatu zuen [[Alvan Clark]]ek eta ondoren trenean bidali zen Flagstaffera. Mars Hill campusean dagoen beste teleskopio bat Pluto Discovery teleskopioa da, 13 hazbetekoa (33 zentimetro), [[1930]]ean [[Clyde Tombaugh]]ek [[Pluton (argipena)|Pluton]] [[planeta nano]]a aurkitzeko erabili zuena.
 
Behatokiak, gaur egun, lau teleskopio erabiltzen ditu ikerketarako [[Anderson Mesa]]n, Flagstaffetik 20 kilometro inguru hego-ekialdera dagoena, 72 hazbeteko (1,8 metro) Perkins teleskopioa [[Bostongo Unibertsitatea]]rekin elkarlanean eta 42 hatzbeteko (1,1 metro) John S. Hall teleskopioa barne. Lowell [[Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Behatokia]]rekin elkartua dago, eta NRLa (Interferometro Optikoaren Itsas prototipoa) ere han dago. Behatokiak teleskopio txikiagoak ere erabiltzen ditu Mars Hillen, [[Australia]]n eta [[Txile]]n. Gaur egun [[Discovery Channel Teleskopioa]] eraikitzen ari da, 4,2 metrokoa, [[Discovery Communications Inc.]]ekin elkarlanean.
12. lerroa:
 
== Egungo ikerketa ==
Lowell behatokiko astronomoek [[eguzki-sistema]] eta [[astrofisika]]ri buruzko gai esparru zabal batean egiten dituzte ikerketak lurreko, aireko eta espazioko teleskopioak erabiliz. Ikerketa programa ugarien artean [[Lurretik gertuko asteroide]]en bilaketa bat, [[Neptuno (planeta)|Neptuno]] planetatik haratago dagoen [[Kuiper gerrikoa|Kuiper gerrikoko]] objektuen katalogazioa, [[exoplaneta|exoplaneten]] bilaketa, eguzkiaren argitasunari buruzko hamarkada askoko iraupeneko azterketa bat eta urruneko galaxietan izar eraketa eta beste prozesu batzuei buruzko zenbait ikerketa daude. Gainera, behatokiko langileek Lowelleko teleskopioetan eta beste toki batzuetan erabiltzeko neurrira eginiko tresnak diseinatu eta eraikitzen dituzte. Adibidez, Lowelleko pertsonalak abiadura handiko kamera bat eraiki zuen [[Astronomia Infragorriko Behatoki Estratosferikoa]]n (SOFIA) erabiltzeko. SOFIA AEBetako eta [[Alemania]]ko espazio agentzien proiektu bateratu bat da, eta [[Boeing 747]] SP hegazkin batean doan 2,5 metroko teleskopio batean datza.
 
== Aurkikuntza garrantzitsuak ==
[[Fitxategi:Lowell astrograph.jpg|thumb|13 hatzbeteko Pluto Discovery teleskopioa, [[Pluton (argipena)|Pluton]] planeta nanoa aurkitzeko erabili zen [[astrografo]] bat.]]
 
* [[Pluton (argipena)|Pluton]] planeta nanoa, [[Clyde Tombaugh]]ek [[1930]]ean aurkitu zuena.
* Galaxien [[errezesio abiadura]] handiak, [[Vesto Melvin Slipher]]rek [[1912]] eta [[1914]] artean (azkenean unibertsoa hedatzen ari dela ondorioztatzera eraman zuena).
* [[Urano (planeta)|Urano]] planetaren eraztunen elkaraurkikuntza [[1977]]an.
* [[Halley kometa]]ren dizdiraren aldikako bariazioa
* Ezagutzen diren hiru [[izar]]rik handienak.