Mordor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Blason Mordor.svg|thumb|150px]]'''Mordor''' ([[sindarin|sindarinez]] ''Herrialde Beltza'') [[John Ronald Reuel Tolkien|Tolkienen]]en [[Eraztunen Jauna]] eleberrian agertzen den fikziozko toki bat da. [[Sauron]] Jaun Ilunaren egoitza izan zen [[Erdialdeko Lurraldea]]n [[Eraztunaren Gerra]] amaitu zen arte, [[Eguzkiaren Hirugarren Aroa|Eguzkiaren Hirugarren Aroko]] 3019. urtean. Tolkienen lanean, gaizkiaren lurralderik garrantzitsuena da.
 
Nagusiki bolkanikoa den eskualde honetan, [[Gondor]]retik ekialdera dagoena, [[Sauron]]ek [[Eraztun Bakarra]] sortu zuen [[Orodruin]] edo Patuaren Mendiaren sutan, [[Eguzkiaren Bigarren Aroa|Eguzkiaren Bigarren Aroko]] 1600. urte inguruan, Erdialdeko Lurraldeko herri guztiak domeinatzeko asmoz. Milaka urte beranduago, [[Eraztunaren Elkartea]]ren kideen azken abenturen eskenategi bihurtu zen, Eraztunaren Gerran zehar, Eraztun Bakarra suntsitzeko euren nahiaren ondorioz.
 
== Geografia ==
Elfoeraz "Lurralde Beltza" esan nahi du. Idazlearen arabera, gutxi gora behera, [[Mediterraneo itsasoaMediterraneoa|Mediterraneo itsasoko]] [[sumendi]] arroaren latitudean zegoen, Orodruin sumendia [[Stromboli]] sumendiarekin parekatzen delarik. Mordor, Gondorretik ekialdera dago, [[Anduin]]eko behe ibilbidearen ekialdeko ibarrean, [[Harad]] Hurbila eta [[Khand]]etik iparraldera eta [[Rhûn itsasoa|Rhûn itsasotik]] hegomendebaldera.
 
Bere geografia, nagusiki, hiru lurralde bolkaniko motaz osatua dago: [[Gorgoroth]]eko ordokia, Lithladeko lautadak (Errautsezko lautadak) Nurn inguruan, eta, iparmendebaldean, angeluan elkartzen diren bi mendilerro handik osatutako mendi harresiak, eta, Mordorri, gutxi gora-behera, ekialdeko zatitik irekitako karratu baten forma ematen diotenak. Iparraldeko mendilerroa, [[Ered Lithui]] edo Errautsezko Mendiak izenekoa da. Mendebaldekoa, berriz, barneko [[Morgai]] mendilerroaz eta kanpoaldeko [[Ephel Duath]] edo Itzalen Mendiak izeneko mendilerroaz osatua dago, barne eta kanpo aurpegiak, bata bestearengandik failen bidez bananduak dituen mendilerro bikoitz bat, Fonstaden arabera.