Sakana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
|urtea= 2011
|dentsitatea= 68,01
|udalerriak= [[Ziordia]], [[Olatzagutia|Olazti]], [[Altsasu]], [[Urdiain]], [[Iturmendi]], [[Bakaiku]], [[Etxarri Aranatz|Etxarri-Aranatz]], [[Arbizu]], [[Ergoiena]], [[Lakuntza]], [[Arruazu]], [[Uharte Arakil]], [[Irañeta]], [[Arakil]] eta [[Irurtzun]]
|herririk handiena= Altsasu
|herriaren biztanleak= 7.655
|web= www.sakana-mank.com/
|}}
'''Sakana''' [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garai]] mendebaldeko [[haran]] bat da, [[Iruñeko merindademerindadea]]ann kokatua. [[Gaztelania]]z ''Barranca'' deritzo, eta hiru haran txikiago biltzen ditu: [[Arakil]], [[Burunda]] eta [[Ergoiena]]. Eskualdeak 305,5 km² ditu, eta bertan ia 20.000 biztanle bizi dira, horietarik % 37 [[euskaldun]]ak ([[2001]]).
 
Luzeran, Ziorditik Irurtzuna 35 kilometro ditu; eta zabaleran, leku gehienetan ez ditu 5 baino gehiago. Ziordia da mendebalderen dagoen herria, [[Gasteiz]]tik 42 kilometrora baitago. Irurtzun da ekialderen dagoen herria, [[IruñeIruñea|Iruñetik]]tik 20 kilometrora baitago. Altsasutik [[Donostia]]ra 69 kilometro daude.
 
Sakana Euskal Herriko erdigune geografikoan dago.
29. lerroa:
=== Mendiak ===
[[Fitxategi:Beriain mendia Altsasutik.jpg|thumb|250px|Beriain mendia Altsasutik ikusita]]
Sakana eskualde menditsua da. Bere muga naturalak ere mendiak dira. Honela Hegoaldean [[Urbasa]]ko mendilerroak egiten du muga [[Ziordia]]tik [[Etxarri- Aranatz|Etxarri-Aranatzera]]era eta ondoren [[Andia mendilerroa]]k [[Ergoien]]etik [[Arakil]]a.
 
Iparraldean [[Altzaniako mendiak]] daude [[Ziordia]]tik [[Altsasu]]ra, [[Aizkorriko mendilerroa]]ren hegoaldeko aldea direlarik. [[Altsasu]]tik [[Irurtzun]]era [[Aralar|Aralarreko mendilerroamendilerroak]]k egiten du muga iparraldean.
 
Zentruan [[Andia mendilerroa]]k duen punturik altuena kokatzen da, [[Beriain (mendia)|Beriain mendia]] hain zuzen ere, 1.494 metrorekin. Horrek harana bitan zatitzen du, hegoaldean [[Ergoiena]] geratzen delarik eta iparraldean [[Arbizu]]tik [[Irurtzun]]era doazen herriak.
38. lerroa:
 
=== Ibaiak ===
Sakanako ibairik garrantzitsuena haranean behera egiten duen [[Arakil (ibaia)|Arakil ibaia]] da, [[Bakaiku]]rarte [[Burunda]] izenarekin ezagutzen dena.
 
Sakanan Arakil ibaiak bere ezkerretik [[Altzania ibaia(erreka)|Altzania]], [[Uzkulluko erreka|Uzkullu]], [[Sandindegi erreka|Sandindegi]], [[Urrunizur erreka|Urrunizur]] eta [[Larraun ibaia]]k jasotzen ditu eta eskuinetik [[Zurkillo erreka|Zurkillo]], [[Zubiarte erreka|Zubiarte]] eta [[Txarruka erreka]]k.
 
=== Demografia ===
50. lerroa:
]]
 
Sakanako biztanleriaren gehiena [[Altsasu]]n bizi da. Hala ere, biztanleriaren zati handi bat 1.000 eta 2.000 biztanle arteko hainbat herritan barreiatua dago. Bigarren herririk populatuena [[Irurtzun]] da eta ondoren [[Etxarri Aranatz|Etxarri-Aranatz]], [[Olatzagutia|Olazti]] eta [[Lakuntza]]. Populaziorik txikiena duten herriak [[Ergoiena]] eta [[Arakil]] dira; herri gehienek ez dute 100 bizilagun baino gehiago.
 
Oro har, esan daiteke populazioak Altsasu, Etxarri Aranatz eta Irurtzun dituela gunetzat, bertan pilatzen baita komertzio eta industria gehiena, hala nola garraioa eta osasun etxeak.
59. lerroa:
 
# [[Altsasu]]: 7.527 biztanle ([[2007]]).
# [[Etxarri Aranatz|Etxarri-Aranatz]]: 2.450 bz.
# [[Irurtzun]]: 2.200 bz.
# [[Olatzagutia]]: 1.739 bz.
120. lerroa:
|
* [[Ziordia]]
* [[Olatzagutia|Olazti]]
* [[Altsasu]]
* [[Urdiain]]
* [[Iturmendi]]
* [[Bakaiku]]
* [[Etxarri Aranatz|Etxarri-Aranatz]]
** [[Lizarragabengoa|Lizarrabengoa]]
* [[Arbizu]]
* [[Ergoiena]]
143. lerroa:
** [[Egiarreta]]
** [[Zuhatzu]]
** [[Ekai (argipena)|Ekai]]
** [[Etxarren]]
** [[Urritzola]]
210. lerroa:
 
=== Antzinaroa ===
[[IruñeIruñea|Iruñetik]]tik [[Iruña-Veleia]]ra doan bidean gune garrantzitsua zen, [[Ager]] eta [[Saltus]]aren arteko mugan kokatzen baitzen Sakana. Galtzada honek Bordele eta [[Astorga]] batzen zituen, [[Novenpopulania|Novenpopulaniatik]] pasaz. Galtzada honek, ''Iter-XXXIV'' deitua, Iberiar penintsulako hornigaiak, zergak eta K.o. II. menderarte meatzetako zilarra ere Britaniako eta Germaniako mugetan zeuden soldaduen kanpamentutara bideratzea zuen helburu. Aldi berean Iberiar penintsula iparraldeko lurraldea egituratzen zuen. [[Uharte Arakil]]-go Zamartzeko monasterioan eta bere inguruetan erromatarren ''mansio ''bat egon zen, [[Araceli]] izenarekin. ''Mansio ''hauek ostatu gisakoak ziren galtzada erromatarretan, aldi berean posta zerbitzu inperialaren sarean zaldien aldaketa egiteko puntu bezala ere funtzionatzen zuten. Araceli-ko kasuan ''mansio''-aren inguruan herrigune bat sortu zela erakutsi du arkeologiak, IV. mende hasieran nolabaiteko suntsiketa bat jasan zuelarik. Dena den V. menderarte egon zen populatuta. Azken gune honetan, Olaztin eta Etxarri Aranatzen Goi Inperioko (K.o. I-II. mendeak) erromatar inskripzio batzuk topatu dira, bertan entitate txikiko gune populatuak egongo zirenaren seinale.
 
[[V. mendea]]n Erromatar Inperioaren galerak eragindako hainbat faktorek ere eragina izan zuten Sakanan. K.o. 409an herri barbaroak ([[suebo]], [[bandalo]] eta [[alano]]ak) penintsulara Pirineotatik sartzean, Sakanatik igaro ziren hegoalderako bidean. [[415|443an]] [[BagaudaBagaudak|Bagauda]] aracelitar batzuk aipatzen dira, badira Araceli sakandarrarekin batu nahi dutenak, baina komunitate zientifikoaren gehiengoak hauek Corella inguruko Araciel Erdi Aroko herri hustuan kokatu ditu, aukeraketa honek gainontzeko Hispaniako bagauden ekintzen testuinguruarekin lotura handiago erakutsiz.
 
Uharte Arakilgo Zamartze monastegiaren inguruan zabaldu den aztarnategian merobingiarren txanpon bat topatu da, K.o. VII. mendekoa.
 
=== Erdi Aroa ===
Ohiturak dioenez, Altsasuko San Pedro baselizan [[Nafarroa]]ko lehenengo erregea, Abartzuza eta Ameskoetako Jauna [[Gartzia Ximenez]] koroatu zuten. Hori dioen idatzi bat dago baselizako sarreran. Hala ere, sinesmen hau ez da oso fidagarria eta badirudi kondaira bat baino ez dela. Dena den, gertakari honek aukera handiak eman zizkion Aro Modernoan hainbat onura edukitzeko. Idazki horren arabera [[717]]ko [[urtarrilaren 20]]an gertatu zen eta Iruñeko Apezpikua eta 600 [[noblezia|aitoren seme]] agertu ziren. [[Gregorio II.a]] aita santuak, erregetza hori [[abuztuaren 30]]ean onartu zuen [[bulda]] baten bidez.
 
[[1194]] eta [[1234]] [[Antso AzkarraVII.a Nafarroakoa|Antso Azkarrak]]k foruak eman zizkion [[Irañeta]]ri eta [[Urruntza]] izeneko herriko jendeak osatu zuen herria.
 
[[1208]]an Burundako biztanleei [[Guardia]]ko forua eman zien [[Antso Indartsua]]k, aukera handiak ematen zituena. Ura erabiltzeko, epaiketa justu bat edukitzeko edo euren etxera norbait sartuta hiltzen bazuten isun bat bakarrik ordaintzeko eskubidea ematen zien besteak beste. [[1336]]an berrezarri zen forua, zegoen kopia [[Agurain]]go biztanleek erre baizuten Altsasuko eliza erre ondoren. [[1375]]an [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.a]] erregeak berriro eman zien forua.
 
[[1210]]ean [[Irurtzun]], [[Izurdiaga]], [[Satrustegi]], [[Ihabar]] eta [[Irañeta]]ri forua eman zien [[Antso Indartsua]]k. [[1365]]ean [[Karlos II.a Nafarroakoa]]ak Aginart izeneko lekua saldu zien Ihabartarrei eta [[1398]]an Ilarrazu erosi zioten [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.ari]]
 
[[1312]]an Nafarroa Arabako gaizkileengandik babesteko [[Etxarri Aranatz|Etxarri-Aranatz]] eraiki zen, aurretik zegoen Aranaz herriko biztanleek populatu zutelarik. [[1351]]an herria eraikia zegoen eta urte horretan herria fortifikatzeko obrak hasi ziren, baina 1396an beharrezkoa ez zela erabaki zuten.
 
[[1377]]an Nafarroako Erregeak [[Urizko Rodrigo]]ri [[Arruazu]] kendu eta [[Arellanoko Juan Ramirez]]i eman zion. [[1394]]an Irañetari Zabal eta Torrino izeneko lurrak eman zizkien erregeak.
240. lerroa:
 
=== Aro Modernoa ===
[[1500]]. urtean [[Nafarroako erregeenerrege-erreginen zerrenda|Nafarroako erregeek]] [[Ergoiena]] Etxarri-Aranatzetik bereizi zuten. Honek iskanbilak sortu zituen herriek partekatzen zituzten santuen prozesioak zirela eta, baina epaileek elkarrekin egin behar zituztela erabaki zuten, janaria erdibana jarriz. Ergoienaren bereizte honetan, jada udalerria osatzen duten hiru herrien artean liskarrak hasi ziren zerga arazoengatik.
 
[[Nafarroako konkista]]ren pasarte garrantzitsuak gertatu ziren Sakanan. Honela [[1512]]ko [[uztailaren 21]]an Gaztelako gudarosteek [[Etxarri Aranatz|Etxarri-Aranatz]] konkistatu zuten eta hurrengo egunean Uharte-Arakil. Gaztelarrak [[Agurain]]dik sartu ziren eta [[Luis Beaumont]] [[Leringo kondea]] izan zen tropen buru. Honek Sakanako herriak ez suntsitzeko eskatu zuen eta [[Iruñea]]ra sartu aurretik Uharte-Arakilen egon ziren gotortuak. [[1512]]an [[Ozkia]]ko igarolekuan erronkariarrek eta gaztelarrek eginiko guduari Irurtzungo gudua ere deitzen zaio.
 
[[1568]]an [[Arbizu]]ko 49 etxe erre ziren.
248. lerroa:
[[1575]]an inkisizioak [[sorgin]]keriaren aurkako prozesuak hasi zituen, bereziki Ziordia eta Urdiainen. Azken herri honetan [[Maria Martiz]] izeneko emakume bat deserriratu zuten. Urte batzuk geroago Inkisizioak Altsasun epaimahai txikia osatu zuen.
 
[[FelipeFilipe IV.a Espainiakoa|Felipe IV.a Espainiakoak]]k [[1630]] eta [[1632]]. urteetan burundarrek zergarik ordaindu behar ez zutela erabaki zuen, herri honetakoek Nafarroako lehen erregeari koroa jarri ziotela argudiatu ostean.
 
=== Aro Garaikidea ===
Aro Garaikidean Sakanak ere garrantzi estrategikoa izan zuen. Gipuzkoa eta Espainia lotzeko biderik errezena Altsasutik igarotzen zen. Hori dela eta errepideak eta trenbideak eraiki ziren.
 
[[1794]]ko [[urriaren 15]]ean espainiar tropek [[Lekunberri (argipena)|Lekunberritik]]tik Irurtzuneraino egin behar izan zuten atzera. [[Urriaren 24]]an frantsesak Irurtzun hartzen saiatu ziren. [[1795]]eko [[uztailaren 6]]an espainiarrek Irurtzun bertan behera utzi zuten. [[1795]]eko [[uztailaren 13]]an Irurtzunetik 4.000 soldadu atera ziren espainiarrak [[Bilbo]]raino bidaliz.
 
[[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]]en aurkako gerretan hauek Arbizu eta Bakaiku osorik erre zituzten. [[1810]]an [[Francisco Espoz|Francisco Espoz y MinaMinaren]]ren gerrillariek Lakuntza utzi eta Olaztin hartu zuten atsedena. [[1811]]ko azaroan ere Olaztitik igaro ziren eta euren atzetik Abbé jeneralak agindutako 4.000 soldadu eta 300 zaldun. [[1813]]ko apirilaren hasieran Espoz y Minak talka egin zuen frantzesekin Irurtzunen, hauek herria fortifikatu baitzuten. Gau horretan bertan galdu zuten frantziarrek herria.
 
Trenbidearen eraikuntzak garrantzi demografiko handia izan zuen. Altsasuk bere populazioa modu ikusgarri batean gehitu zuen eta industria gune garrantzitsu bilakatu zen. Fundizioak irekitzerakoan are eta garrantzitsuagoa izan zen. Gizarte eredu berriaren (liberala) eta zahrraren artean gatazka sortu zen Sakanan. [[Gerra KarlistakKarlistaldiak|Gerra Karlistek]] eragin handia izan zuten eta [[Tomas Zumalakarregi|Zumalakarregi]] eta Quesadaren arteko lehen talka handia Altsasun izan zen, Altsasuko Bentak izeneko lekuan. Zumalakarregik Sakana ondo lotua eduki nahi zuen eta tropei instrukzioak emateko egindako bidaia zirkularrak Sakana izan zuen pasaleku gisa. Bidaia horretan Iruñea, [[Logroño]] eta Gasteiz inguruko zirkulua lotzeko saiakera militarra egin zuen. Altsasun egindako bataila honetan liberalek 100 gizon galdu zituzten eta militarrak hornitzeko balio zuten 500.000 erreal. Era berean [[Leopoldo O'Donnell]] koronela atxilotu zuten. Zumalakarregik [[Etxarri- Aranatz|Etxarri-Aranatzen]]en jaso zuen Gipuzkoa eta Bizkaiako Aldundien babesa. Guda Karlistetan Bakaikuk min handiak jasan zituen.
 
=== XX. Mendea ===
[[XX. mendea]]n, behin foruak galduta industria iraultza iritsi zen Sakanara. Hasierako Altsasuko industriaguneaz gain bestelakoak ireki ziren Etxarri Aranatzen, Lakuntzak eta Irurtzunen eta beranduago gainontzeko herrietan. Industriaren sakabanatze honek herri txikiagoetan ere lana egotea lortu zuen.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]]n Nafarroa berehala erori zen [[Emilio Mola|Mola jeneralajeneralaren]]ren eskuetan. Altsasun, ordea, tradizio [[sozialismo|sozialista]] handia zegoen, batez ere [[Espainiako LangileenLangile Alderdi Sozialista|PSOE]] eta [[UGT]]ren eskutik. Tradizio horrek Altsasun erresistentzia biltzea ekarri zuen. Ezkerrak indar handia izan arren, ez zegoen armarik herrian eta altxamenduaren egunetan, 450-500 bat altsasuar pasatu ziren Gipuzkoara, Errepublikaren alde borrokatzera Eusko Gudarostean integraturik, gehienak gizon gazteak ziren. Hasiera batean autoritate euskaldunek altsasuarrekin batailoi bat osatzea pentsatu zuten, baina laster bertan behera utzi zuten ideia, zorte txarrak jota batailoia suntsitu baitzezakeen, Altsasu gazterik gabe utziz. Hori dela eta, altsasuarrak Eusko Gudarosteko batailoietan zehar sakabanatu ziren. 84 altsasuar gaztek galdu zuten bizia gobernu legalaren alde borrokan. Sakanara bueltan, Altsasu Sakanan gehien sufritu zuen herria izan zen. Behin Altsasu galduta Sakana berriro gune estrategiko bilakatu zen garraiorako. Hori dela eta [[faxismo|faxisten]] eta [[Heinrich Himmler|Himmlerren]] arteko bilkura bat ospatu zen Altsasun. Olaztin 21 hiritar fusilatu zituzten eta [[1936]]ko [[uztailaren 21]]ean Guardia Zibilak udala kendu eta bere konfidantzazko jendea jarri zuen.<ref>o Altafaylla, ''Navarra 1936. De la esperanza al terror'', Altafaylla, Tafalla, 2008.188-197. orr.</ref>.
 
Sakanan beste kasu esanguratsuena Etxarri Aranatzkoa izan zen, altxamendua eta gerra zibila etortzean, Benedikto Barandallak, errekete talde baten kapitain lanak erabat bere gain hartu zituen, Sakana guztian zehar herriz herri aritu zen bolondresak bilduz eta altxamendu eta bando faxistarekin bat ez zetozenak inolako errukirik gabe erreprimitzen, asko fusilatuz, bortxatuz, txantajeatuz, lapurretak eginez... Etxarriarren artean esaterako, Anizeto Albarrazin eta Julian Mauleon fusilatu zituzten, hogeitalau urteko nekazariak ziren biak.
349. lerroa:
 
==== Sakanako euskara ====
[[LouisLuis LucienLuziano Bonaparte|Bonapartek]] Sakanan hiru euskalki ikusi zituen XIX. mendean: alde batetik, Burundan, Ergoienean eta Etxarrin gipuzkeraz hitz egiten omen zen; bertzetik, Arbizu eta Irañeta bitartean iparreko goi nafarreraz; eta bertzetik, Ihabartik ekialdera hego goi nafarreraz. Sailkapen horrek kritika asko jaso ditu, eta badirudi Etxarriko euskara sailkatzeko erabili zituen materialak ez zirela egokiak (izan ere, herriko apaizak bertan hitz egiten zen bezala idatzi beharrean, gipuzkoar kutsuko testuak bidali zizkion). [[Migel Olasagarre|Damaso IntzaIntzak]]k uste zuen Etxarriko eta Ergoienako euskara ez zela gipuzkera, nafarrera baizik.
 
Gaur egun, [[Koldo Zuazo]]ren sailkapen berrian, Etxarritik ekialderako hizkerak (Ergoienekoa barne) [[nafarrera]]ren barnean daude, eta Burundakoa nahasia da, nafarreraren, [[gipuzkera|erdialdeko euskaraeuskararen]]ren eta [[bizkaiera|mendebaleko euskaraeuskararen]]ren eragina nabari baitzaio.
 
Hala ere, herri bakoitzak bere esaera eta aditz propioak erabiltzen ditu. Aldea nabarmena da Bakaikuren eta Etxarri-Aranatzen artean,kilometro bateko distantziara egon arren, oso euskara ezberdinaz hitz egiten dute.
372. lerroa:
 
== Sakanar ospetsuak ==
* [[Constantino Salinas|Constantino Salinas Jaka]] ([[Altsasu]], [[1886]]-[[1966]]), politikari sozialista eta medikua.
* [[Patxi Ondarra]] ([[Bakaiku]], [[1925]]-[[2005]]), apaiz eta [[euskaltzaineuskaltzainen zerrenda|euskaltzaina]]a.
* [[Jose Maria Satrustegi]] ([[Arruazu]], [[1930]]-[[2003]]), euskal idazle eta euskaltzaina.
* [[Juanjo Olasagarre]] ([[Arbizu]], [[1963]]-), euskal idazlea.
379. lerroa:
* [[Iker Flores]] ([[Urdiain]], [[1976]]-), txirrindularia.
* [[Castillo Suarez]] (Altsasu, 1976-), euskal poeta.
* [[Egoi Martínez|Egoi Martinez]] (Etxarri-Aranatz, 1978-), txirrindularia
 
== Erreferentziak ==